3. Fasea. Plangintza

Fase honen helburua EGEko Jarduera Plana (Hobekuntza Plana) diseinatzea da eta urte batean zehar hedatuko da.

Xertatu:adiren hurrengo faseak (Plangintza, Gauzatzea eta Ebaluazioa) hobekuntza zikloak biltzen duen prozesu bera jarraitzen duten faseak dira, gorentasun eta erabateko kalitatearen kudeaketa metodologietan alde esanguratsurik izan gabe eta prozesu honetan bertan ere oinarrituz. Hori dela eta, etengabeko hobekuntzako prozesuetan murgildurik dauden enpresek beren bide, prozedura edo baliabide propioak erabil ditzakete, beren EGEren hobekuntza-plana diseinatzeko, gauzatzeko eta ebaluatzeko.

Edonola ere, Xertatu:adik bi txantiloi eskaintzen ditu eta horiek enpresa lagun dezakete EGEren plangintza garatzen, gorentasunaren kudeaketa ereduak harentzat ezagunak izan ez arren:

  • Hobetzeko jarduerei lehentasuna ematen dien txantiloia
  • Hobekuntza planeko txantiloia

Diagnostikoak lehiakortasun iraunkorreranzko bidean enpresarentzat identifikatuko diren hobetu beharreko eremuak eskainiko ditu emaitza moduan, 4 arlotan:

  1. EGE enpresaren estrategian txertatzeko jarduerak
  2. Jarduerak rraunkortasuneko kultura enpresan ezar dadin
  3. Eguneroko eragiketetan hobetzeko helburuak EGEn barne dauden eremuetan (hornitzaileekiko harremana, genero berdintasuna, berrikuntza, kontsumoen murrizketa...).
  4. Intereses taldeekiko harremanak estrukturatzeko eta hobetzeko ekintzak.

Estrategia eta kultur eremuetara uztartutako ekintzak gauzatzeko erritmoak beste bi eremuetakoak (eragiketak eta interes taldeak) baino zabalagoak izan daitezke.

Aldi honetan garrantzi handia duen aldea EGEren Jarduera Plana enpresaren urteko Kudeaketa Plan Orokorrean integratzen (sartzen) saiatzea da, horrelakorik dagoen kasuan, edo bien arteko koordinazio egokia bilatzen saiatzea gutxienez, EGE enpresak urtero planteatzen dituen erronken artean dagoela kontuan izanik.

Erantsiak