Lan-plana

Xertatu:adik metodologiak erraza, sinplea eta erabilgarria izan nahi du enpresentzat. Horretarako, ahalik eta gehien mugatu da beharrezko dedikazioa eta baliabide materialak; hori bai, metodologiaren zorroztasuna eta haren eraginkortasuna urratu gabe. Hala eta guztiz ere, xertatu:adi praktikan jartzeko esfortzua, denbora eta borondatea behar dira erakundearen arduradunen eta gainerako pertsonen partetik.

Xertatu:adi bakarka erabil daiteke enpresan barne lantalde baten bidez edo, bestela, kanpotik etorritako bideratzaile baten laguntzarekin. Enpresan xertatu:adiren ezarpena koordinatuko duen lantaldea ezarrita, bideratzailea izan zein ez, metodologia honen aplikazioari ekin dakio.

Jarraian, prozesu guztia ikusteko kronograma erantsi da orientazio moduan. Bertan, fase bakoitzaren iraupena, xertatu:adiren urrats bakoitzari eskaini behar zaion ordu kopuruaren zenbatespena biltzen dira, bideratzailearen presentziaren uneak ere erantsiz horrelakorik dagoen kasuan.

Atalak

Erantsiak

Kronograma (89,4 KB)

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, erabili esteka deskargatzeko.