Jasone Osoro

Literatura Topaketak 2014: Jasone Osoro

Jasone Osoro

(Elgoibar, 1971)

Informazio zientziak ikasi zituen EHUn eta kazetari zein gidoigile bezala aritu izan da, prentsan eta telebistan. Gaur egun www.berbak.net eta www.jaralive.com web guneak kudeatzen ditu. Literaturgintzan, "Tentazioak" ipuin liburuarekin egin zen ezagun (Zazpi kale saria) eta aurrerago "Korapiloak" (Zilarrezko Euskadi saria) eta "Greta" eleberria argitaratu zituen. Gazte literaturan Jara eta Ezekiel pertsonaiak sortu ditu (Juul eta Liburu Gaztea sariak). Asteazkenero irakurri ditzakegu bere artikuluak "Diario Vasco" egunkariko Plaza de Guipuzkoa atalean.

Bere webgunea hauxe da: www.jasoneosoro.com.