Adingabeak babesteko neurriak: tutoretza eta zaintza

Erakunde publikoak adingabe baten balizko babesgabeziaren berri badu, esku hartuko du haren babesa abiarazteko.

Adingabeak babesgabezia duenean, haren tutoretza hartuko du bere gain adingabearen babesaren arloan eskumena duen Bizkaiko Foru Aldundiak.

Gurasoek edo tutoreek, inguruabar larriak direla-eta, adingabea zaintzerik ez dutenean, adingabearen zaintza eska diezaiokete Bizkaiko Foru Aldundiari beharrezkoa den denboran.

Kide anitzeko organo baten baitan onesten dira neurri horiek, hots, Haurrak eta Nerabeak Babesteko Batzordean. (abuztuaren 25eko 12525/2005 Foru Agindua).