Ukitzeko irudiak

Erakusketa - Ukitzeko irudiak

Juan Torre argazkilariak, ikuspuntu berritzaile batean oinarrituz, iruditan jasotako musikari profesionalak. [Data: maiatzaren 12tik uztailaren 29ra]

Erakusketaren gakoak

  • Sorta Miguel Ríos, Ainhoa Arteta eta Luz Casal bezalako musikarien 40 argazki.
  • Berezia Ikusmenaren bidez gozatzeaz gain, ukitu ere egin daiteke.
  • Erabilerraza Itsuek eta ikusmen ezgaitasunen bat duten pertsonek ere irudiez goza dezakete. Horretarako, erliebedun argazkiak erabili dira eta horrek, ukimenaren bidez hauteman ahal izateaz gain, hauen kalitate bisuala handitzen du.
  • Berritzailea Egileak eta Estudios Durero enpresak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK Fundazioaren laguntzaz, egindako I+G+b proiektu baten emaitza da.
  • Erakusketan zehar, Mr Jam Centro Moderno de Música enpresarekin batera antolatutako honako jarduera hauek egon ziren:
    • maiatzak 26: Mr Jam CMMko ikasleen ahots eta gitarra entzunaldia.
    • Ekainak 2: Ibon Casasen emanaldia, "blind rock" edo rock itsua.
    • Ekainak 9: Mr Jam CMMeko ikasleen piano eta baxu entzunaldia.
    • Ekainak 16: "Despertar los sentidos" dantza-taldearen emanaldia.
    • Ekainak 23: Mr Jam CMMeko ikasleen Jazz comboen entzunaldia.
  • Kontzertua Blind Rock edo Rock Itsua estiloaren sortzailea den Ibon Casasen kontzertua. Abeslaria, gitarra-jolea eta konpositorea, ikusmen ezgaitasunari aurre egin eta bere proiektu musikalak aurrera ateratzen ditu, zeinak pop eta rock musiken arteko nahastura diren. Bere kargu hartzen ditu abestien konposizioa, grabaketa, nahasketa eta produkzioa. Hamabost urteko jarduera profesionalak bere lana bermatzen du.