Izadiaren argazkilariak

Erakusketa Izadiaren argazkilariak

Basa bizitza iruditan jasotzen duten argazkilari entzutetsuenen lanen erakusketa ospetsuaren edizio berriak, natura bere horretan goratzeko aukera ematen digu. [Data: urriaren 4tik azaroaren 4ra]

Erakusketaren gakoak

  • Ikustekoa 25 herrialde baino gehiagoko 90 argazkilarik jasotako 30.000 irudi ingururen artean aukeratutako argazki-sorta.
  • Interesa Planeta osoko fauna eta ingurune basatiak dira protagonistak.
  • Ospea Argazkiak Wildlife Photographer of the Year nazioarteko lehiaketan saridunak izan dira (Londresko Naturaren Historiaren Museoak eta BBC Wildlife Magazine-k antolatuta).
  • Eskakizuna Arte-bikaintasunaren irizpideei jarraituz egindako aske, euren habitatean, bizi diren animalien argazkien ebaluazioa.
  • Irabazlea Saria "Itzalen antzerkia" izeneko argazkiak irabazi zuen, non protagonistak Costa Ricako inurri hosta-ebakitzaileak diren. Erakusketako gainontzeko argazkietan bezala, irudi guztien inguruko datu teknikoak eta argazkiak hartu zireneko egoerei buruzko azalpen interesgarriak irakur daitezke.
  • Komentatua "Saien erregea" edo "Kaimanarentzako mokadutxoa" bezalako izenburuekin batera, argazkien deskribapenek irudia hartu zeneko une zehatzera eramaten gaituzte, momentu berezi hura nolabait bizitzea ahalbidetuz. Hona hemen adibide batzuk:
    • Argazki honek irabazi zuen saria. Ezaugarri nabarmengarriena konposizioaren soiltasunaren eta inurrien jokabide konplexuaren arteko aldea da. Argazkia hartu ahal izateko lurrean etzanda, akaro gorrien larben portaera azalean esperimentatu ahal izan zuen, ziztadez josi baitzuten. (argazki irabazlea)
    • Batzuetan buruz behera geratzen zen zintzilik, buztaneko luma luzeak gora eta behera astintzen zituen bitartean, zeinak berde koloreko bi disko distiratsutan amaitzen ziren… (Paradisuko hegaztia).
    • Hegaztiak arazo larriak zituen oreka mantentzeko eta hegaletako bat zabaldu behar zuen ez erortzeko. Horrek argazkiari originaltasun kutsu bat gehitu zion. (Berdantza horia)
    • Zetazeo handiek jardunaldiaren zatirik handiena ur azaletik gertu igaro zuten, elkarri laztanak egiten, hotsak ateratzen eta taldeka biltzen… (Kaxaloteak).
    • Erroia hontzari bizkarrean oldartu zitzaion eta hankak sartu zizkion. Jim-ek, argazki honetan, erroiak hontza harrapatu aurreko unea jaso zuen, zeina eraso hauek jasaten ohituta omen zegoen. Ez zuen ia zirkinik egin; erroia gainetik kendu eta, ezer gertatu ez balitz bezala, hegan egiten jarraitu zuen.
    • Gazelaren jazarpen azkarra hasi zen: anaietako bat (gepardoak) lasterketako burua zen, beste batek gazela lurrera bota zuen eta hirugarrenak hil egin zuen. Dena hamar segundo eskasetan gertatu zen.
    • Munduko kaktus handiena da (…) ez dizkie bakarrik basamortuko biztanle askori nektarra eta fruituak ematen, mozoloa bezalako animaliei ere aterpea eta babesa eskaintzen die….
    • Fulmar borealak bazekien zertan zebilen eta hutsera egin behar zuen saltoa guztiz kontrolatzen zuen, are gehiago, labarra astintzen zuen haizete gogorrarekin gozatzen zegoela zirudien….