Testuingurua: egindako lanak

Zaharberritze-lantegiko (eta 5.solairuko bulegoetako) lanak 2010eko abenduaren eta 2011ko lehen seihilekoaren artean egin ziren. BFAaren Kultura Ondarean Zerbitzuaren ardurapean, Bizkaiko Foru Artxiboaren eraikina guztiz berritzeko azken ekintza izan zen.

 

Egindako obra zibilak honako ekintzetan datza:

Egindako lanen ezaugarri nagusiak bi izan dira: garbitasuna eta kutsatzailea ez izatea (hiri-hondakin solidoak bakarrik).

  • Lokalaren barrualdea hustu da eta zeuden trenkadak bota dira (igeltsuz estalitako adreilu zeramiko bikoitzekoak eta margotuak.)
  • Lokala gune ezberdinetan banatu da, kartoi-igeltsuzko hormen bidez (leku opakuetan) eta beirazko itxituren bitartez (lantegi-guneetan).
  • Instalazio berriak jarri dira (eroale ezberdinen sekzioak arauetara egokituz).
  • Zorua PVCz estali da.
  • Hormak kolore leunez margotu dira (leku opakuak) , agerian geratu den estruktura margotu da (lantegi-guneak) eta sabai izunak jarri dira (bulegoen gunea).
  • Gresez estalitako (hormak eta zorua) komunak egin dira, eta hauetan hezetasunaren aurkako sabai izunak jarri dira.
 
 
 

Instalazioak. Zaharberritze-lantegiaren ezaugarri berriak.

 
  • Segurtasun neurriak, suterik izango balitz.
  • Segurtasun neurriak, erabilerarako eta erabilerraztasunerako (Nabarmengarria: bulego-gunean argidun presentzia-detektagailua).
  • Ingurumenaren higienea, osasuna eta babesa.
  • Zarataren aurkako babesa (Nabarmengarria: pantaila akustikoa).
  • Energia aurrezteko neurriak eta isolamendu termikoa (Nabarmengarria: beira bikoitzeko leiho berriak).
 

Lanak bukatutakoan, altzariak eta hornikuntza teknikoak jartzea.