Museoen Nazioarteko Eguna 2011

Museoak eta Memoria da nazioartean ospatzen den jaialdi honen goiburua. Hasiera emateko ekitaldiko irudiak (Arkeologi Museoa).

Ekitaldiaren aurkezpena Bilboko Unamuno Plazan egin zen, hilaren 14an (larunbata), 22:15etan. Iñaki Perurenaren hitzen ostean, "Bizkaiaren jatorria: Jaun Zuriaren kondaira" ikuskizuna egon zen. Bizkaiaren kondairazko jatorriari buruzko ikus-entzunezko emanaldi hau, Arkeologi Museoan amaitu zen, non Erdi Aroko musika entzun eta dantzak ikusi ahal izan ziren

 
  • Arkeologi Museoa
    Maiatzak 13, 14, 15 eta 18. Sarrera doan.
    • Maiatzak 14, larunbata
      • 12:00, 13:15, eta 17:00: Doako bisita gidatuak.
      • 18:30: Tailerra familian: Arkeologia egun batez.
      • Museoen gaua 22:30: Bizkaiaren jatorria: Jaun Zuriaren kondaira antzezpena. Unamuno plazan hasi eta museo barruan amaituko da.
    • Maiatzak 15, igandea
      • 11:30: Tailerra familian: Arkeologia egun batez.
      • 13:15: Doako bisita gidatua.
    • Maiatzak 18, asteazkena
      • Ordutegi librea: Galdera jokoa Oinez iraganerantz.
      • 17:00: Doako bisita gidatua.
  • Euskal Herria Museoa
    • Maiatzak 14, larunbata
      • 16:30-18:30: Talo eta txitxiburduntzi tailerra familian.
      • 19:00-19:30: Bisita gidatua: Txerria Euskal Gastronomian (euskaraz).
      • 19:30-20:00: Bisita gidatua: El cerdo en la gastronomía vasca (gaztelaniaz).
      • 20:00: Hitzaldia: Txerria Euskal Gastronomian.
        • Marino Montero, Academia del cerdo: Txarriduna.
        • Alberto Santana, Txerria Euskal Gastronomian.
      • Museoen gaua 22:00
      • Txerriaren zozketa. 22:15
      • Dastatzea: Zallo Barri jatetxeak txerrikiez miniaturan egindako errezetak eta Aitor Aurrekoetxeak eginiko taloak. Sarrera doan. Pertsona-kopuru mugatua. Ezinbestekoa da erreserba egitea:946 255 451 euskalherriamuseoa@bizkaia.eus
    • Maiatzak 18, asteazkena
      11:00/13:00: Doako bisita gidatuak. Erreserba egin behar da: 946 255 451 euskalherriamuseoa@bizkaia.eus
  • Arrantzaleen Museoa
    Maiatzak 18, asteazkena
    Bermeoko Arrain Azoka. Doako sarrera eta bisitarientzako oparia.
  • Santimamiñe Koba
    Maiatzak 18, asteazkena
    Doako sarrera.

Egun horietarako eskainitako jardueretako batzuk Egitarau zabalean eskainitako jarduera gehienak dohainik ziren, besteak beste, bisitaldi gidatuak, antzerkiak, kontzertuak, erakustaldiak, dastatze gastronomikoak eta opariak. Jarduera nagusienak maiatzaren 13, 14 eta 15ean izan baziren ere, aste osoan zehar luzatu egin ziren.

MUNDUKO GAINONTZEKO LEKUETAN

  • 2011ko Museoen Nazioarteko Egunerako Australiako museoen eta liburutegien proiektuak.
  • The Forgotten Australians ("Australiar Ahaztuak"), ahozko historiari eta erakusketari buruzko proiektua.
    Australiako Museo Nazionala eta Liburutegi Nazionala, jada esperientzia traumatikoen ikerketa eta interpretazioarekin jarraituz, ahaztuak izan diren milioi erdi australiarren bizipenak grabatzeko elkarlanean ari dira. Bizilekuz aldatu behar izan zutelako edota umezurtz geratu zirelako, beraien adostasunik gabe erakunde publikoetan -umezurtz-etxeetan edo haurrentzako egoitzetan- laga zituzten, non, kasu askotan, tratu txarrak jasan zituzten eta horrek euren bizitzak suntsitu eta oroitzapen mingarriak sorrarazi zizkien. Museo Nazionala "Australiar Ahaztuak" izeneko erakusketa tridimentsionala prestatzen ari da eta Liburutegi Nazionala ahozko historiari buruzko proiektua zuzentzen dabil. Australiar ahaztuen argazkiak eta dokumentuak, ahozko kontakizunak eta gainontzeko lekukotasunak Australiar Ahaztuak: Gure Historia web orrian aurki daitezke. Forgotten Australians (our history)
  • 2011ko Museoen Nazioarteko Egunerako Italiako proiektuak
    Markak eskualdean museoek, liburutegiek eta artxiboek, bizi izan zutenen oroitzapenetan eta azken 150 urteetan kultura erakundeen bideetan, metodoetan zein formetan oinarrituz, Italia batu zeneko urteurrena ospatuko dute. Toskanak Custodians of the Ark ("kutxaren zaindariak") proiektua jarri du martxan eta museoei bilduma pribatuak erakusteko deia egiten die, gordetako oroitzapenen irudizko kutxa eraiki ahal izateko. Era berean, bildumak egitearen ekintza etikoa gizabidezko balio gisa sustatzeko modua ere bada. Cesea hirian, (Emilia-Romagna) UNESCOren Munduaren Memoria proiektuan parte hartzen duen Malatestiana Liburutegiak eta Renato Serrari eskainitako literatur etxe-museoak batu egingo dira, herriko memoria historikoa eta kulturala zaintzeko dokumentuek zein tresna baliotsuenek duten garrantziaz ohartarazteko.

Iturria: ICOM Cómo preparar su Día Internacional de los Museos 2011.