BizkaiKOA

BizkaiKOA Bizkaiko Lurralde Historikoko kultura-ondarea ezagutarazteaz arduratuko den erakunde berria – BFA – da.

BizkaiKOAren aurkezpena Lurralde Historikoko museoei (2012k o abendua).

Andoni Iturbe (Kultura Ondarearen Zerbitzuko Burua) eta  Asier Madarieta ( BizkaiKOAren Zuzendaria)  Bizkaiko museoetako arduradunei egin zitzaien aurkezpenean
 

Zer da BizkaiKOA?

Erakundea ezagutzeko funtsezko 10 ideia

  1. Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailak, Bizkaiko kultura-ondarea ezagutarazteko xedea duten azpiegituren funtzionamendua bideratzeko asmoz, sortutako Kudeaketa Unitatea da. Irabazteko asmorik gabekoa da eta enpresa-erakunde publiko foral gisa eratu da.(5/2010 Foru Araua, 2010eko abenduaren 22koa).
  2. Bizkaiko kultura ondarea ezagutarazteko, gizartean sustatzeko, babesteko eta modu eraginkorrean kudeatzeko autonomia du.
  3. Helburuak: zati baten zein osorik, BFAren titulartasunekoak diren azpiegituren plangintza estrategikoa, kudeaketa koordinatua, jarraipena, kontrola eta ikuskapen eraginkorra egitea da, baita Bizkaian kokatuta dauden era horretako gainerako azpiegituren jarraipena eta kontrol eragingarria burutzea ere.
  4. Lurralde Historikoan bereizgarria izango den museoen politika bat sustatuko duen kultura-marka da, zeinak erakundeen arteko elkarrizketetarako ahots bateratua eta bere izaera indartzeko diru-laguntzen politika bultzatuko dituen.
  5. Kultura Ondareko Gazteria, Hezkuntza eta Turismo Sailekin sinergiak garatzeko eremua da, eta horretarako, garapenaren eta berrikuntzaren mesedetan, arloka lan egiteko mahaiak sortu ditu.
  6. Bere ardurapean dituen azpiegituren funtzionamendurako zuzendutako baliabideak kudeatzen eta horien mantenurako inbertsioak planifikatzen dituen unitatea da. Horretaz gain, azpiegitura guztiek beharrezko dituzten zerbitzuak (segurtasuna, garbiketa, hornigaiak eta publizitatea) kontratatzeaz arduratzen da.
  7. Bulegoak Bilbon daude ( María Díaz de Haro kalea, 11).
  8. Honako azpiegiturak kudeatzen ditu:

    Museoak

    • Euskal Herria museoa, Alegria jauregiaEuskal Herria Museoa (Gernika)
    • Arrantzale Museoa,Ertzilla DorreArrantzale Museoa (Bermeo)
    • El pobal, eraikinaEl Pobaleko Burdinola (Muskiz)
    • Arkeologi Museoaren fatxada, Unamuno plazatik ikusitaBizkaiko Arkeologi Museoa –BAM- (Bilbo)
     

    Kultura ondarerako beste azpiegiturak

    • Erakusketa aretoan sarreraOndare Erakusketa Aretoa (Bilbo)
    • Aretoaren bista Rekalde Erakusketa Aretoa (Bilbo)
    • Forua-ko aztarnategi erromatarraren bistaForuko Aztarnategi Erromatarra
    • Santimamiñe baselizaren kanpoaldea.Santimamiñe Koba
    • Europa Herrietako Parkearen Bista Europako Herrien Parkea (Gernika)
    • Omako zuhaitz margotuakOmako Baso Margotua
  9. Abiaburuak hauek dira: Bizkaiko kultura ondarearen zabalkuntza; horren aldeko sentikortzea eta gizarte mailako sustapena; ondare horren kudeaketa koordinatua, betiere baliabideen eskuragarritasunari dagokionez, eraginkortasunez jokatuz; eta gure osteko belaunaldien onerako, ondare horren artapena, kontserbazioa, zaintza, hedakuntza eta sustapena.
  10. Organo artezkariak Lehendakaritza, Administrazio Kontseilua eta Zuzendaritza-gerentzia dira. Erakundeari atxikitako pertsonala lan zuzenbidearen arabera eraentzen da.

KONTUTAN HARTZEKOA

BizkaiKOA Kultura Sailari atxikitako erakundea da, zuzenbide pribatuko entitate publikoa, irabazteko asmorik gabekoa eta ondarea ezagutarazteko xedea duten azpiegituren kudeaketarako sortua.

Bizkaian dauden 40 museoak (zentzu zabalenean ulertuta) kontutan hartuta, BFA %60arekin dabil elkarlanean. Erakunde horien tipologia, kudeaketa eredua eta titulartasuna ezberdina da kasu bakoitzean.

MUSEO HITZAREN DEFINIZIOA (zentzu zabalean):
Museoen irizpideei jarraituz jendearentzat erakutsitako ondasun kulturalen multzoa (interpretazio zentroak, erakusketak egiteko zentroak, aztarnategi mota ezberdinak eta bildumak).