Zentsu-aitorpen (036 eredua) betetzeko aurretiazko aginduak

BLHko Enpresaburu, Profesional eta Atxikitzaileen Errolda (aurrerantzean EPAE) BLHko zerga-betebehar formalak araupetu dituen 205/2008 Foru Dekretuan araupeturik dago.
Errolda hori BLHn jarduera ekonomikoak edota atxikipenak burutuko dituzten pertsonek osatzen dute, hots, aldizka zerga arloko betebeharrak izango dituzten.

Erroldako aitorpenen bat (036 eredua) bete aurretik, irakur itzazu zehazkiro zeure egoerari dagozkion jarraibide guztiak.

A) Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisikoak eta izakiak (ERAR: ondasun erkidegoak, sozietate zibilak, ...), egoitza fiskala Bizkaiko lurraldean dutenak

ALTA jasoko dute EPAEn aurretiaz edo modu eraginkorrean lehenengo jarduera ekonomikoa abiarazten dutenean (jarduerok non burutzen diren gora-behera).

Une horretatik aurrera, ondoko hauek jakinarazi beharko dituzte: zerga arloko egoerari doazkion aldarazpenak, jarduera eta lokal berriei alta ematea (jarduerok non burutzen diren gora-behera), zerga arloko betebehar berriak jakinaraztea, eta abar, erroldari dagokion aitorpeneko ALDARAZPENAK deritzon atalaren bidez.

EPAEn alta jasota duten artean, horiei zerga arloan dagozkien betebeharrei eutsiko diete.

EPAEn BAJA hartuko dute azken jarduera ekonomikoa egikaritzeari lagatzen diotenean.

Oharra

  • ERAR erkidegoek (OE, SZ, Jabeen Erkidegoak...) ez dute EPAEn alta jasotzea eragiten IFZ eskatze hutsarengatik.
  • ERAR erkidegoek (OE, SZ, Jabeen Erkidegoak...) baja hartuko dute EPAEn azkeneko jarduera ekonomikoa egikaritzeari lagatzen diotenean, nahiz eta horiei deuseztatzeari ekin ez.

B) Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisikoak eta izakiak (Ondasun erkidegoak, sozietate zibilak, ...), egoitza fiskala Bizkaiko lurraldetik at dutenak)

ALTA jasoko dute EPAEn Bizkaian jarduera ekonomikoak egikaritzen edo lurralde horretan zerga arloan betebeharrak izaten hasten direnean.

Une horretatik aurrera, ondoko hauek jakinarazi beharko dituzte: zerga arloko egoerari doazkion aldarazpenak, jarduera eta lokal berriei alta ematea, zerga arloko betebehar berriak jakinaraztea, eta abar, erroldari dagokion aitorpeneko ALDARAZPENAK deritzon atalaren bidez.

EPAEn alta jasota duten artean, horiei zerga arloan dagozkien betebeharrei eutsiko diete.

EPAEn BAJA hartuko dute Bizkaiko lurraldean azken jarduera ekonomikoa egikaritzeari lagatzen diotenean edota lurralde horretan zerga arloko betebeharrak izateari lagatzen diotenean.

Oharra

Normalean, zerga arloari doakionez, enpresaburu edota profesional mota horiek Bizkaian egikarituko dituzten jardueren edo lokalen altak eta bajak jakinarazi behar dituzte, soil-soilik; era berean, kasuan kasu, atxikipenak egikaritzeko betebeharra daukate.

C) Nortasun juridikoa duten eta egoitza fiskala Bizkaian duten pertsona juridikoak eta gainerako izakiak

EPAEn ALTA jasoko dute IFZ eskatzen duten unean bertan. IFZ eskatzen duten une berean, baldin eta egoki bada, beren jarduera ekonomikoak abiarazi dituztela jakinaraziko dute (jarduerok non burutzen diren gora-behera).

Halaber, EPAEn ALTA jasoko dute egoitza fiskala Bizkaiko lurraldera lekualdatzen duten erakundeek ere.

Une horretatik aurrera, ondoko hauek jakinarazi beharko dituzte: zerga arloko egoerari doazkion aldarazpenak, jarduera eta lokal berriei alta ematea (jarduerok non burutzen diren gora-behera), zerga arloko betebehar berriak jakinaraztea, eta abar, erroldari dagokion aitorpeneko ALDARAZPENAK deritzon atalaren bidez.

EPAEn alta jasota duten artean, horiei zerga arloan dagozkien betebeharrei eutsiko diete.

EPAEn BAJA hartuko dute iraungitzen diren unean (bategite, xurgapen, likidazio edo bestelako kariengatik) edo beren egoitza fiskala beste lurralde batera lekualdatzen dutenean edo Bizkaiko lurraldean zerga arloan eginbeharrak edukitzeari uzten diotenean.

Oharra

IFZ eskuratzeak (behin-behinean izanik ere) zerga arloan betebeharrak sortzea eragiten du (Sozietateen gaineko Zerga edo profesional, notario eta abarrei dagozkien atxikipenak); horrenbestez, EPAEn alta hartzea ere eragiten du, jarduera ekonomikoak aurretiaz edo modu eraginkorrean egikaritzen direla jakinaraztea eragitea gora.

D) Nortasun juridikoa duten eta egoitza fiskala Bizkaiko lurraldetik at duten pertsona juridikoak eta gainerako izakiak

ALTA jasoko dute EPAEn Bizkaian jarduera ekonomikoak egikaritzen edo lurralde horretan zerga arloan betebeharrak izaten hasten direnean.

Une horretatik aurrera, ondoko hauek jakinarazi beharko dituzte: zerga arloko egoerari doazkion aldarazpenak, Bizkaiko lurraldean egikarituko dituzten jarduera eta lokal berriei alta ematea, zerga arloko betebehar berriak jakinaraztea, eta abar, erroldari dagokion aitorpeneko ALDARAZPENAK deritzon atalaren bidez.

EPAEn alta jasota duten artean, horiei zerga arloan dagozkien betebeharrei eutsiko diete.

EPAEn BAJA hartuko dute Bizkaiko lurraldean zerga arloko betebeharrak izateari lagatzen diotenean.

Oharra

Normalean, zerga arloari doakionez, enpresaburu edota profesional mota horiek Bizkaian egikarituko dituzten jardueren edo lokalen altak eta bajak jakinarazi behar dituzte, soil-soilik; era berean, kasuan kasu, atxikipenak egikaritzeko betebeharra daukate, salbu eta aurreko ekitaldian 7 milioi euro baino gehiagoko eragiketa-bolumena izan duten subjektu pasiboak direnean.

E) Ezelako jarduera ekonomikorik ez egikaritzearengatik alta jasota ez duten baina atxikipenak egin behar dituzten gainerako izakiak

EPAEn ALTA jasoko dute atxikitzeko eginbeharra sortzen den unean bertan.

Une horretatik aurrera, zerga arloan duten egoeraren aldarazpenak eta abarrekoak jakinarazi beharko dituzte, erroldari dagokion aitorpeneko ALDARAZPENAK deritzon atalaren bidez.

EPAEn alta duten artean, zerga arloan berei dagozkien aldizkako betebeharrei eutsiko diete.

BLHko EPAEn BAJA hartuko dute atxikitzeko eginbeharra desagertzen den unean bertan.