Txostenak eta argitalpenak

Norabidea

Norabidea inkesta bat da, urtero egiten dena Bizkaiko 2.000 enpresa baino gehiagotan, enpresek berrikuntzaren arloan bizi duten errealitatearen erradiografia lortzeko. Barrixe-Bizkaiko Berrikuntza Behatokia, Bilboko Merkataritza Ganberarekin elkarlanean egiten da. Norabidean honako hauek aztertzen dira:

  • Bizkaiko enpresek berrikuntzaren arloan duten jarduna.
  • Berrikuntzaren intentsitate-indizea.
  • Berrikuntzak enpresetan dituen ezaugarriak.
  • Enpresa ez-berritzaileak: zein dira eta zergatik ez dute berrikuntzarik egiten.
  • Berrikuntzaren kultura: giza kapitala, ezagutzaren kudeaketa eta berrikuntza babesteko metodoak.
  • Lankidetza, berrikuntzarako sarbidea izan daitekeen neurrian.
  • Berrikuntza marketinean eta merkaturatzean.

Gizarte eta ekonomia egoerari buruzko hiru hilean behingo txostenak

aurreTIK

aurreTIK izeneko azterlanak Bizkairako zehazten ditu EUSTATek argitaratzen duen Berrikuntza Teknologiari buruzko Inkesta. Barrixe-Bizkaiko Berrikuntza Behatokia, Bilboko Merkataritza Ganberarekin elkarlanean egiten da. Izan ere, EUSTATek ez du lurralde bakoitzerako analisi zehatzi eskaintzen, eta, hori dela eta, Barrixek 10 langile edo gehiago dituzten Bizkaiko enpresen datuak aztertu, eta aurreTIKen biltzen ditu.

Ekintzailetza, txostenak eta ikerlanak

Ekintzailetza eta gizarte-berrikuntza

Enpresen abaguneari buruzko txostena eskualdeen arabera bereiztuta

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.