Iraunkortasunaren gida udalentzat

Laburpena

Gure herriko ezein herri administraziok ezin dezake bazter utzi garapen iraunkorra modu eraginkorrean erdiesteko konpromisoa -konpromisoa ez ezik, erronka ere baden hori-.

Arestion adierazitakoa kontuan hartuz, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailak, Kirol Zuzendaritza Nagusiaren bidez, gure bizitzetan hain garrantzizkoa den jardueraren aldeko ekarpena egin nahi du. Eta egin ere, iraunkortasunaren ikuspegia gogoan hartuz egin nahi du, iraunkortasun hori eta kirol jarduera fisikoa zeharo lotu behar baitira.

Hori guztia erdieste aldera, Zuzendaritza honek Kudeaketa Iraunkorrari buruzko Udal Gida aurkeztu du. Hain zuzen ere, udaletako alderdi interesatu guztiei lagundu asmoz taxutu den tresna da hau, iraunkortasunari dagokionez, politika arloan, kirol jarduera fisikoen programazioan eta instalazioak diseinatu, eraiki, mantendu eta hobetzeko erabakiak hartzen laguntzekoa alegia.