José Luis Terreros Blanco

  • Egun duen kargua: Kirol Kontseilu Gorenaren Kirol eta Osasun zuzendariorde nagusia.
  • Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua Zaragozako Unibertsitatean.
  • Medikuntzan eta Kirurgian doktorea Madrilgo Unibertsitate Konplutensean.
  • Kirol Medikuntzan aditua Parisko René Descartes Unibertsitatean.
  • Aragoiko Gobernuaren Kirol Medikuntzaren Zentroaren zuzendaria (1987-2009).
  • Aragoiko Gobernuaren Kirol Medikuntzaren Zentroko sendagile titularra (1984-1987).
  • Jacako Universiadako sendagile zuzendaria (1995).
  • Jacako Kandidatura Olinpikoko sendagile zuzendaria (2002).
  • Europako Gazteriaren Jaialdi Olinpikoko (FOJE) sendagile zuzendaria. Jaca, 2007.
  • Unibertsitate arloko Munduko 14 Txapelketako Nazioarteko Medikuntza Batzordearen lehendakaria.
  • Nazioarteko 8 jaialdiren antolaketaren sendagile zuzendaria.
  • Zenbait kiroletako Espainiako 18 Txapelketako sendagile zuzendaria.
  • Kirol Medikuntzari eta Kirolari eta osasunari buruzko 25 ikerkuntza-egitasmoren zuzendaria.
  • Zenbait proiektutako ikerlea. Kirolari eta Osasunari eta Kirolari eta Errendimenduari buruzko nazioko eta nazioarteko zientzia-argitalpenak ere plazaratu ditu.
  • Nazioko eta nazioarteko zenbait kongresutan esku hartu izan du.
  • Ikerkuntza arloko hainbat sari jaso ditu.
  • Espezialitateari buruzko 12 liburu idatzi ditu, elkarlanean.
  • Graduondo, doktoretza edo espezializaziorako hainbat unibertsitate-ikastarotako irakaslea nazioko eta nazioarteko zenbait unibertsitatetan.
  • Prestakuntza Espezializaturako hainbat Ikastarotako irakaslea.
  • Nazio mailako atleta 400 metrotan eta 400 metro hesitan 1986. urtera arte.
  • Egun, osasunerako kirola egiten du, oinezko eta bizikletazko orientazioa batik bat.