Liburutegiaren Historioa
Bizkaiko Foru Liburutegiaren jatorria Fidel Sagarminaga jaunaren liburutegi pertsonalean aurkitzen da. Politikaria, idazlea eta ia 12.000 liburuko liburutegi interesgarriaren jabea. Liburutegi horretan, liburu historikoak, nazioko eta atzerriko literaturako liburuak, euskarari buruzkoak, eta atzerriko foiletoak eta aldizkariak eskuragarri ditugu.
Hori hil ondoren, 1894ko martxoaren 21ean, bere jaraunsleek liburu ikusgarria Bizkaiko Aldundiaren presidenteari eskaini zioten. 
Dohaintza garrantzitsu hori egiteko unean, Aldundiak ez zuen liburutegirik, zentzu hertsian esanda. Beraz, funtsak Bilboko Plaza Berrian kokatutako Udaletxearen egoitzan gorde ziren. 1890eko otsailean, Gran Via kalean orube irekia eskuratu zen, Orduñako antzinako Arbieto familiaren lursailetan, hain zuzen, Aldundiaren Jauregi berria eraikitzeko xedearekin. Asmo handiko eraikin publikoa proposatu zen, Inprimaketa, Artxiboa eta Liburutegia bezalako arloei zuzendutako eremuekin. Luis Aladrén arkitekto donostiarraren zuzendaritzapean, obren iraupena 10 urtekoa izan zen, eta Aldundiaren egoitza berriaren inaugurazioa 1900eko uztailaren 31n ospatu zen, San Inazioren Jaia, bederen.
Hasieran, Sagarminagaren liburutegia Jauregiaren azken solairuan kokatu zen. Hala ere, liburutegira iristeko zailtasunak zirela medio, funtsak berriro ere eraikinaren behe-solairuan kokatu ziren. Zenbait obra egin ostean, 1907. urtean bukatu zirenak, probintziako liburutegi gisa erabiltzeko hiru areto zabalez eratutako esparrua ezarri zen: horietako batean euskarazko lanak landuko dira, eta, gainerako bi aretoetan, aldiz, izaera orokorreko lanak. Kasu horretan, Karmelo Etxegarai jaunak, Provincias Bascongadas Aldizkariaren kronikariak, paper-sortak antolatzeaz gain, liburuak eta eskuizkribuak erregistratu eta katalogatu zituen, oro har, artxiboa eta liburutegia antolatu eta prestatu zituen. Izan ere, liburutegia dohaintzan eman eta 13 urte igaro ondoren, azkenean ere adituen, ikertzaileen, eta, orokorrean, jendearen esku jarri zen. Zernahi gisaz, Bizkaiko administrazio-arloko bizitzaren konplexutasuna dela bide, Jauregiaren hainbat bulego berehala bete ziren, horien artean, liburutegi eta artxibora zuzendutako bulegoak. Horrenbestez, presakoa zen egoera horri aurre egitea. Hain zuzen ere, 1921. urtean proiektu bat egiteko erabakia hartu zen. Proiektu horretan, Aldundiak aurreko urtean Jauregiaren atzeko aldean kokatutako ondasun higiezina eskuratu ostean, hori Probintziako Artxibo, Liburutegi eta Inprenta bihurtzeko eskaera egin zen. Eraikin horrek, XIX. mendearen amaieran eraikitakoak, bestelako erabilerak izan zituen, hori liburutegi bihurtu aurretik. Halaber, 1893. urtetik, Bilboko Ikasketa Politeknikoa egon zen, eta, 1902. urtean zehar, aldiz, San Fernandoko Ikastegia. Bi ikastetxe horiek Bilboko Merkataritzaren Goi Mailako Eskolari atxikita egon ziren. Bada, lehen hezkuntzako ikasketak, batxilergoko ikasketak, merkataritza-arloko ikasketak eta ikasketa nautikoak eskaini ziren, batez ere, horren ostean Industria Ingeniarien Eskolan sartzeko behar bezala prestatu zitezen. 1914ko abenduan, eraikinaren zati bat Bilboko Arte Ederretako Zirkuluak eta Ateneoak errentan hartu zuen. Horrez gain, "El Liberal" aldizkaria ere bertan egon zen 1915eko martxoaren 29tik 1921eko azaroaren 6ra. Azken data horretan, aldizkaria Obispo Orueta kalera lekualdatu zen
1921eko abenduan egindako bileran, Aldundiak Juan Carlos Guerra arkitektoak eraikina oso-osorik berriztatu eta hori Liburutegi, Artxibo eta Inprenta bihurtzeko aurkeztu duen egitasmoa onetsi zuen. Obrak aurrera eramateko eragozpen asko aurkitu zituzten eta ezinezkoa izan zen horiek nahi besteko bizkortasunaren egitea. Halaber, 1924ko maiatzean, Guerra kexatu egin zen, batik bat, Ateneoa (1925eko urtarrilaren 4an Hotel Carltonen egoitza berria inauguratu zuen), Probintziako Aurrezki Kutxa eta Segurtasun Kidegoa oraindik ere berriztatu beharreko lokaletan zeudelako, behin-behinean kokatuta. Inaugurazio ofiziala 1929ko abuztuaren 22an egin zen. Bestalde, urtebete lehenago, 1928ko abuztuaren 27an, hain zuzen, Artxibo eta Liburutegietako Batzordeak eraikinaren atzeko aldea Bizkaiko Musika Kontserbatorioaren egoitza berri gisa gaitzeko erabakia hartu zuen. Beraz, 1929-1930 ikasturtean, Kontserbatorioa eraikin berrian abian jarrita zegoen.
Inaugurazioa egiteko unean, Liburutegian 18.000 liburuko funtsa zegoen, behar bezala antolatuta eta katalogatuta, eta bi ataletan bereizten zen: orokorra eta Euskal Herria. Bereizketa horren lehenengo arauketa 1907koa da, eta euskal idazle eskoladun ospetsuenetako baten funtsetatik sortutako liburutegia da, eta Bizkaiko Korporazioko kidea izateaz gain, herriko ikertzaileen lana erraztu nahi izan zuen. Euskal Herriko atalari dagokionez, 1919. urtean Artxibo eta Liburutegiko Darío de Areitio arduradun nagusiak egindako egileen Katalogoa argitaratu zen. Areitiok Liburutegi berria hitz hauekin deskribatu zuen: Eraikinean sotoa dago, eta bertan errepikatutako lanak gordetzen dira; behegainean liburuak gordetzen dira; lehenengo solairuan, jendeak eskuragarri ditu katalogoen gela eta irakurketa-gela; bigarren solairuan, ordea, Artxibo Historikoa eta lau bulego daude, liburuak eta agiriak kontsultatu behar dituzten ikertzaileei zuzenduta, euren eguneroko zeregina bukatzen dutenean material guztiak mahai gainean utzi ditzaten, eta giltza kabinan utziko dute. Hurrengo bi solairuetan Administrazio Artxiboa dago
. Gisa berean, eraikinean azaleztapen- eta argazkigintza-laborategia daude.
1965. urtean, Rodríguez Arias kaleari begi zeuden leiho ederrak zituen gela zabala atondu zen, ikasleek erabil zezaten. Ikasketa-gela hori zabaldu egin zen 1988. urtean, eta beste leku batean jarri zen, hots, Moldiztegia egon zeneko lekuan bertan (aurreko urtean beste toki batera eroan zuten Moldiztegia). Gela berri horretan bi solairu zeuden: beheko solairuan banako lanak egiteko mahaiak zeuden; bigarren solairuak, berriz, korridore tankera zuen, eta talde-lanak egiteko erabiltzen zen. 1988ko apirilean, Liburutegia eta Artxiboa bereizi egin ziren, eta azken hori María Díaz de Haro kalera lekualdatu zen. Liburutegia, espaziorik ezaren ondorioz gainezkatuta, eta zaharkitua, eskaintzen zituen zerbitzuei begira, esparru fisikoen lehenengo birmoldaketari, hedapenari eta egokitzapenari ekin zitzaion, baina Foru Liburutegiko funts bibliografikoen eta hemerografikoen gehikuntza dela-eta instalazioak berriro ere bete egin ziren. Hori dela eta, 2003ko urriaren 30etik eraikina zabaldu eta berriztatzeko handinahiko proiektua jorratu zen, IMBko arkitektoen zuzendaritzapean. Oro har, Bizkaiko kulturaren errealitatera egokitutako Liburutegia dugu, zerbitzu berrien eskaintzarekin, XXI. mendeko gizartean planteatutako erronkei aurre egiteko xedearekin.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Aldatu hona: ES
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
| CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
| _GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
| MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
| HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
| MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
| SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
| SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
| SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
| SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| __Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
| __Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
| ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
| _fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
| kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
| AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
| SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
| Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
| _hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.