Gidarien Gaitasun Agiria (GGA)

Ondoko hauek hasierako koalifikaziotik salbuetsirik egonen dira:

  1. D1, D1+E, D, D+E gidabaimenei doazkien kategorietariko baten gidariak, baldin eta gidabaimenok 2008ko irailaren 11 baino lehen eman badira.
  2. C1, C1+E, C, C+E gidabaimenei doazkien kategorietariko baten gidariak, baldin eta gidabaimenok 2009ko irailaren 11 baino lehen eman badira.

Informazioaren eskuraketa:

 
 

GGA txartelaren eskaera:

GGA txartelaren eskaera bitarteko elektronikoen bidez izapidetu beharko da (galera, narriadura, lapurreta eta AIZtik NANera aldatzen den kasuetan izan ezik, kasu horietan aurrez aurre izapidetu ahal izango baita)

GGA txartela eskatzeko, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzu, eskabidearekin batera:

  • NAN / AIZ / Pasaportearen fotokopia.
  • Gidabaimenaren fotokopia
  • Tasa (T-91 eredua): Online edo edozein erakunde laguntzailetan ordain daiteke (T-91 eredua aurkeztuta). Ordainketa banketxeak egiten badu, tasak mekanizatuta egon behar du.

Tokia:

  • Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Saila
  • Iparragirre kalea 21, 1. solairua
  • Tel. 944066044

Neguko ordutegia:

8:30etatik 13:30etara

Udako egutegia:

8:30etatik 13:00etara

 

Erantsitako fitxategiak:

 

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.