Rugbya kirol aldaketaren adibide moduan

Kirola osorik murgildu da goitik beherako zaharberrikuntza prozesu baten, kirola egiteko edo kirolaren zale izateko era pribatu eta pertsonala zenetik (berdin zen kirola indibiduala edo taldekoa izan) mundu globalizatuan jende talde handiak mugitzen dituen fenomenora iritsi gara.

Edozein fenomeno aztertzen dugunean argi utzi behar dugu zein den mintzagai dugun testuingurua eta gertaera horiek aztertzeko erabiliko dugun ikuspegia.

Rugbya Espainian errealitate hauskorra eta optimizazio oso gutxikoa da. Espainiako kirola, oro har, nazioarte mailan arrakastaren eredu moduan erabil daiteke, hots, etenik gabeko egiturazko aldarazpen prozesuan oinarritzen dena. Horrela, gauzak errazteko esan genezake bi hamarkada behar izan direla hirugarren mundutik lehenengora iristeko. Zoritxarrez gure Rugbyak artean gauzak 1992 urtea baino lehenago nola zeuden aztertzeko balio digu.

Baina nazioarte mailako Rugbyak beste adibide bat ematen digu, bolondresen egiturak dituen kirol amateurra eta erromantikoa izatetik munduko merkatuan punta-puntako kirol bihurtu delako. "Merkatua" hitza sartzea gakoa da kirolaren eboluzioaren prozesuak ulertzeko. Ezin gara tentazioan erori, hots, merkatuak lotuta daraman guztiari balio gehiegi emanez baina, aldi berean, ezin dugu merkatuak daraman hori guztia gaitzetsi eta horri ateak itxi.

Azaldu nahi dudan hau guztia sei adierazpen oso labur eta errazetan laburtu nahi nuke.

  • Rugbyaren berezko baloreak artatzeko modernizatu egin behar dugu eta gauza izan behar dugu lehiaketa guztiek hertsiki lotuta duten nobleziarekin beste kirol batzuekin lehiatzeko.
  • Aurrera egiteko sentimenduetatik urrunduta analizatu behar dugu. Analisia egiteak esan nahi du azterketa zientifikora hurbildu behar dugula.
  • Aurrerakuntza, berez, ez da balore bat, ez da helburu bat. Hobetzeko jarduten dugu, gure kirola duina izan dadin eta ahalik eta pertsona gehienengana iritsi dadin.
  • Konfidantza osoa dugu gure kirolean eta hezteko duen ahalmenean. Ausarta iruditu arren gure asmoa gizarteari zerbitzua ematea da, ez bere zerbitzuak erabiltzea.
  • Garaiei egokitzeak ez du esan nahi ezeri uko egiten zaionik, kontrakoa baizik, ez egokitzeak arriskuan jartzen duelako gure kirolaren biziraupena.
  • Helburua jokoaren nortasunari eustea eta osasun eta hezkuntza iturri moduan eta gozatzeko erabiltzea da.

Orain arte esan dudan horren guztiaren adibide moduan oraintsu hasi den SIR (Liga Súper Ibérica de Rugby) dugu.