Eskualdeko nekazaritza bulegoan aurkeztu behar duzun dokumentazioa

  • NAN edo IFZ.
  • Hobaridun gasolioa kontsumitzeko erabili diren ibilgailuen matrikulak.
  • Hobaridun gasolioa kontsumitzeko erabili den makineria edo tresnaren izena eta fabrikazio-zenbakia.
  • Hobaridun gasolioa hornitzeko eragiketak egiaztatzen dituzten ordainagiriak. Horietan ondokoak jaso behar dira: ordainagiriaren zenbakia eta data, erositako hobaridun gasolio litroen bolumena eta zenbatekoa (azken bi datuak bi zifra hamartarrera biribilduak).
  • Hobaridun gasolio-txartelen edo hobaridun gasolio-txekeen bidez ordaindutako erosketetan, orokorrean zehaztu behar dituzu, ordainketa modu zehatz hori erabilita, establezimendu berean egin eta ordaindutako horniketen litroak edo, behintzat, ordaindu duzun zenbatekoa.
  • Finantza erakundearen izena eta itzulketak sartzeko kontuaren zenbakia.