Zer egin behar duzu itzulketa lortzeko?

Urte natural bakoitzeko maiatzaren 15etik ekainaren 30era bitarteko EPEAN, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko eskualdeko nekazaritza-bulegora, zure ustiategiari dagokionera, joan behar duzu, aurreko urtean nekazaritzako gasolioa erostean jasandako kuotak itzultzeko eskaera bete eta izapidetzeko.

Arestiko hau guztia gorabehera, baldin eta nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzako ustiategiak Bizkaiko Lurralde Historikotik kanpokoak badira, eskabidea Ogasun eta Finantza Saileko Zerga Berezien Atalean formulatuko da.