Berehalako harrera-zerbitzua (Indartuz)

Eskaera Elektronikoa

Eskaera burutzeko Bizkaiko Egoitza Elektronikora sarbidea

Xedea

Emakumeei eta beren ardurapean dauden mendeko pertsonei larrialdiko eta egonaldi laburreko arreta eta ostatu-zerbitzua ematea, seme-alabak edo mendeko pertsona helduak izan, indarkeria matxistaren biktima izan eta osotasun fisikoa edo emozionala arriskuan jartzen badute.

Plaza kopurua

24 plaza (emakumeak eta haien mendeko pertsonak).

Zerbitzurako sarbidea

Berehalakoa, eguneko 24 orduetan eta urte osoan. Honako hauen bidez egiten da: Ertzaintza, Gizarte Larrialdietarako Zerbitzuak, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eta Gizarte Zerbitzu Espezializatuak.