Arreta soziojuridikoko zerbitzua

Xedea

Arreta Sozio juridikoko zerbitzua dohainik ematea da, indarkeria matxistaren eta/edo sexualaren biktimei zuzendua.

Halaber, aholkularitza juridikoko zerbitzua ematea Familia Zuzenbidearen arloan, kalteberatasun-egoeran dauden familiei beren kideen eskubideei eta betebeharrei buruzko orientazio juridikoa emateko, bai eta familia-prozedurei buruzko informazioa ere, gatazkak konpontzea erraztuz, kideen interesak babestuz, bereziki adingabeen interes gorena, eta, horrela, haien judizializazioa saihesten saiatuz.

Nori zuzendua

Bizkaiko Lurralde Historikoan bizi eta honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak:

  1. a) Indarkeria matxistaren biktimak izatea, eta horien barruan sartzen dira, halaber, erasoa pairatu duen pertsonaren guraso-ahalaren edo zaintza eta jagotzaren menpean dauden seme-alabak. 
  2. b) Sexu-askatasunaren aurkako balizko ekintzen biktima izatea.
  3. c) Familia Zuzenbidearen arloan:
    • - baliabide ekonomiko nahikorik ez badute.
    • - kanpo geratzen dira horrelako baliabideak dituzten udalerrietan bizi diren pertsonak.

Programarako sarbidea

Udaleko gizarte-zerbitzuek edo biktimei laguntzeko beste zerbitzu batzuek bideratzea.

Sarrera zuzena, norberaren ekimenez, 94 423 91 55 telefonora deituta, hitzordua eskatzeko.