MAHATSONDOAK: Denboratartea 2026/08/28 - 2026/09/03

IZURRIA-GAITZA ARRISKUA TRATAMENDUA OHARRAK
MILDIUA (Plasmopara viticola)

2

ARRISKU TXIKIA

Gaixotasun honek nabarduratik aurrera ez dauz kalterik eragingo mordoetan, baina bai hostoetan, bigarren mailako infekzioak sortuz. Behar izan ezkero, nabarduratik aurrera Tratamendu Gidako M3 taldeko kontaktuzko fungizidak botatzea gomendatzen da.  
BOTRITISA (Botrytis cinerea)

4

ARRISKU ERDI MAILAKOA

Azkeneko tratamenduaren dataren arabera, eta mahasti bakoitzean aurreikusitako arriskua, kontutan izanda tratamendua egin.

Tratamendu egiten bada, ondo busti mordoak.

Aurten mahats bilketa aurreratuko da, beraz kontutan izan produktuen segurtasun epea.

 
MORDOAREN SITSA (Lobesia botrana)

3

ARRISKU ERDI MAILAKOA

Kaptura ertainak. Momentuz ez dago arrisku handia. Ez dogu gomendatzen tratatea.  
OZPIN USTELDURA ETA LIZTORRAK

4

ARRISKU ERDI MAILAKOA

Kontrolatu landaketak eta tratamendua egin behar badan kontutan eduki segurtasun epeak.  

KONTUTAN IZAN PRODUKTUEN SEGURTASUN EPEAK ETA BATUTEKO DATA.