Komunikazioa - Sentsibilizazioa

BizkaiSarek jardunaldiak, kanpainak, jarduerak eta ikerketak antolatuko du, eta dokumentazioa prestatu, besteak beste, bakardadeari aurre egiteko bidean murgiltzen diren eragileei laguntze aldera. Estrategiari hasiera emateko, kongresu bat egin zen: "Bizkaia kohesionatu baterantz: begirada bat bakardadeari". Bertan, adituek eta erakundeek bakardadearen inguruko ikasketak eta jardunbide onak partekatu zituzten, estatukoak zein nazioartekoak.