Komunitate-Arretarako Zerbitzuak

Indarkeria matxistaren biktimei hurbileko arreta emateko zerbitzuak dira. Horrela, emakumeen eta seme-alaben deserrotzea ekiditen da eta biktima dagoen lekura hurbiltzen da.

Programen bitartez, komunitatearen testuinguruan esku hartzeko ibilbideak garatzen dira, hala nola hezkuntzan esku hartzea, esku-hartze soziala eta psikosoziala, laguntza soziala, esku-hartze soziojuridikoa, okupazionala edo lan aurrekoa, estimulaziozkoa edo birgaitzekoa, eta gizarteratzen laguntzeko sare sozialak sustatzen dira, familiarekin esku hartzen da eta abar.

Helburuak

Indarkeria matxistatik bizirik irteten direnei erraztasunak ematea eguneroko bizitzako jarduerak garatzeko eta ahal den neurrian autonomia mantentzeko, berreskuratzeko edo handitzeko, familia, lagun edo komunitateko beste eragile batzuekin harremanak izaten.

Sarbidea

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bitartez, Indarkeria Matxistyatik Babesteko eta Familiei Laguntzeko Zerbitzuak indarkeria matxistaren ondoriozko babesgabetasun-egoeraren balorazioa egin ostean.

Programak

Zerizan, Sua, Beregain-Ailara, Haziak, Sustraiak, Ekin, Madariaga eta Casa Hogar programen bidez garatzen da zerbitzua. Programa horiek honako prestazio tekniko hauek eskaintzen dituzte: esku-hartze sozioedukatiboa eta psikosoziala, laguntza soziala, esku-hartze soziojuridikoa, arreta pertsonala eta etxekoa, bitartekaritza, informazioa, jarraipenaren balorazioa eta ostatu-laguntza prestazio osagarri gisa.