Azaroaren 25a 2024

Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak zure laguntza eskatu nahi dizu azaroaren 25ari, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunarilotuta, bultzatzen ari garen kanpainarako.

Kanpaina hau, zoritxarrez, urtero jarri behar dugu martxan. 2004tik Bizkaian guztira 36 emakume hil dituzte. Azkena, Bilbon, joan den irailean. Hiltzaileak emakume horien bikotekideak, bikotekide ohiak, aitak, semeak, suhiak dira. Matxismoak emakumeen bizitzarekiko eskubidea dutela sinestarazten dien gizonak.

Kanpaina honek erasoen eta hilketen aurreko indarkeriari buruz hausnartzera bultzatzen gaitu. Eta jokabide onak eta txarrak planteatuz egiten du.

#GREENFLAGS

  • EZ DA NIREA, BEREA DA
  • BERE ESPAZIOA ETA MUGAK ERRESPETATZEN DITUT
  • JENDE GEHIAGOREKIN BARRE EGITEN IKUSTEA GUSTATZEN ZAIT
  • EZ DITUT BERE PROFILAK KONTROLATZEN, EZTA NOREKIN HITZ EGITEN DUEN

#REDFLAGS

  • APROBETXATU ORAIN MOZKORTUTA DOA ETA
  • IKUSI DUZU ILEHORIAREN MEME-A?
  • EDONORI EMATEN DIZKIO LIKE-AK
  • NESKALAGUNAREKIN BETE-BETEAN DABILELA JASOTZEN DUEN BIDEOA PASATZEN DIZUT

Kanpaina honetan zure laguntza izatea eta mezu hau zabaltzen laguntzea gustatuko litzaiguke.