XXVIII. Pertsonen berezitasuna lagunduz

Gizartegune

Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailak, Deustuko Unibertsitatearekin lankidetzan, hausnarketarako gune hau jarri dugu abian: Gizartegunea.

Hasteko, lehenik eta behin komunitatea jarri nahi dugu, euskal gizartea zaintzeko funtsezko elementua baita.

Hala, abiapuntutzat hartzen dugu tokiko erakundeen, instituzioen eta egoiliarren parte-hartze aktiboa, funtezkoa dela, gizarte-zerbitzuen plangintzan, ezarpenean eta ebaluazioan premiak identifikatzeko, programa eraginkorrak diseinatzeko eta zerbitzuen egokitasuna eta irisgarritasuna bermatzeko. Askotan, konponbiderik eraginkorrenak komunitate beretik sortzen baitira, bere baliabide eta indarguneetatik, eta irtenbide eraginkorragoak eta iraunkorragoak gara daitezke gizarte-premiei modu integralean aurre egiteko.

Elkarrekin lan egiteak, gure erkidegoaren erronkei aurre egiteko, gizarte-ehuna eta komunitate-kohesioa sustatzen ditu. Baita kidetasuna, elkartasuna eta erantzukidetasuna sortzen ditu, ongizate orokorrean zuzenean islatzen dena.

Laburbilduz, Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuen Legeak komunitateak, gizarte-ongizatea sustatzeko eta gizarte inklusiboago eta erresilienteagoa bat sortzeko funtsezko eginkizuna duela onartzen du.

Amaitzeko, ezin dugu alde batera utzi sail honek eta berarekin doazen erakundeek egindako bide osoa. Horrela, espazio honetan esperientziaren bidez ikasitako funtsezko alderdiak atera eta partekatu ahal izatea espero dugu.

Deustuko Unibertsitateko Auditoriuma

2024ko irailaren 20an

  • 9:00etan

    Hasierako agurra

    • Isabel Rubio, Deustuko Unibertsitateko Hezkuntza eta Kiroleko dekanoa
    • Teresa Laespada, Enplegua, gizartekohesioa eta berdintasuna sustatzeko foru-diputatua
  • 9:30etan

    Ponentzia 1: Komunitateko zainketei buruz hausnartzea. Dr. Félix Arrieta, Deustoko Unibertsitatea

  • 10:30etan

    Atsedena, kafea

  • 11:00etan

    Ponentzia 2: Ikaskuntza komunitarioak hirugarren sektore sozialean. Claudia Calderón, Hirugarren Gizarte Sektorearen Euskal Behatokia - EDE Fundazioa

  • 12:00etan

    Ponentzia 3: Etxerik gabeko pertsonen osasun integrala. Fran Calvo, Gironako Unibertsitatea

  • 13:00etan

    Ponentzia 4: Pertsonarengan zentratuz planifikatzea. Dra. María Villaescusa, Deustoko Unibertsitatea