Jaietan gertatzen diren sexu-erasoak 2024

VIGILANTES DE LA JAIA ::: FLASHMOB

Jai-giroan gaude.

Elkartzeko eta pozik gozatzeko sasoia da. Udaro bezala, Bizkaia festaz eta dibertsioz beteko da. Berdina al da neskentzat eta mutilentzat?

Bizkaiko Foru Aldundiak dei egiten dio gizarte osoari, batez ere mutil gazteei, jai libre, alai, errespetuzko eta dibertigarriak eraikitzeko.

Mutilok: aliatu izatera gonbidatzen zaituztegu; neskekin kidez kide dibertitzera; haiekin bat egitera, indarkeriazko eta jazarpenezko jarrerak salatzen; sexu-erasoen aurkako gaitzespen-adierazpenetara batzera; beste mutil batzuei erakustera ondo pasatzerik ez dagoela, indarkeria tartean bada.

2024ko hau inoizko udarik onena izan daiteke, lagunekin berdintasunean lotzen zaituen dibertsioaren alde egiten baduzu.

Sexu-indarkeriaren biktimei arreta osoa emateko zerbitzua: laguntzeko gaude

Sexu-indarkeria jasaten duten edo jasan duten emakumeentzat

vigilantes de la jaia, Honelako jaietarako aliatuen bila gabiltza,berdintasunezkoak, libreak, alaiak, errespetuzkoak, dibertigarriak