Gazteen hobekuntza profesionala: 2. arloa Sektore estrategikoetako prestakuntza

ZERTARAKO EMATEN DA DIRU LAGUNTZA?

Apirilaren 23ko 44/2026 Dekretuaren 7. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituzten modernizazio eta trantsizio energetikoari, teknologia kuantikoari, automobilgintzari, sare elektriko adimendunei eta aeronautika aurreratuari buruzko prestakuntza espezializatutako unibertsitate-master presentzialak Bizkaian egiteko.

Masterra 2026-2027 ikasturtean hasi beharko da, eta eskatzaileak lehenengo ikasturteko kreditu guztietan matrikulatuta egon beharko du.

Diruz lagundu daitekeen gastutzat hartuko da masterraren matrikula, plaza erreserba barne, baldin eta indarrean dagoen araudiaren arabera behar bezala justifikatu bada, epearen barruan egin bada eta masterraren izaerari eta garapen arruntari erantzuten badio eta beharrezkoa bada.

Diruz lagundu daitekeen egitateak matrikula bakoitzeko ordaindutako zenbatekoaren %75eko laguntza izango du, eta ez inola ere izango da 3.000 eurotik gorakoa.

NORENTZAT?

2023/2024, 2024/2025 ikasturteetan graduatutako pertsonentzat edo 2025/2026 ikasturtean graduatuko direnentzat, baldin eta gradu-titulua eskatzeko data 2026ko azaroaren 10 baino lehenagokoa bada, Bizkaian jaio edo 2024ko urtarrilaren 1a baino lehen erroldatuta daudenentzat, eta eskabideak aurkezteko epea hasten den egunean, 30 urte baino gutxiago dituztenentzat.

ESKABIDEAK

  • Eskabideak aurkezteko epea: 2026ko irailaren 7ko 9etatik, 2026ko irailaren 30reko 13:30era.
  • Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez aurkeztuko beharko dira. Horretarako, indarrean dagoen araudiaren arabera onartutako identifikaziorako eta sinadura elektronikorako edozein bide erabili ahal izango da. B@kQ ziurtagiri elektronikoa Ekonomia Sustatzeko Sailaren egoitzan eskuratu ahal izango da, Bilboko Orueta Apezpikuaren kaleko 6. zenbakian.

DOKUMENTUAK

Beste dokumentu batzuk

Diru-laguntzetarako bankuko helbideratzeko agiria Hartzekodun-fitxa (145 KB).

Erantzunkizunpeko adierazpena (114 KB).

Justifikazio memoria (169 KB).

Informazio gehiago nahi izanez gero:

CALL-CENTER

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.