17M 2026

Maiatzaren 17a LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Bizkaiko Foru Aldundia Eskubideak gutxitu, askatasunak murriztu eta gure bizitzetan agindu nahian dabiltzanen aurrean... IKUSGAI, LIBRE ETA BELDURRIK GABE.

Maiatzaren 17an Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren kontrako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Hori dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak aurten ere berresten du berdintasunarekin, dibertsitatearekin eta pertsona guztien eskubideekin duen konpromiso irmoa.

Gaur egungo testuinguruan, gizartearen aurrerapenak zalantzan jarri eta bazterkeria legitimatzen duten iritziak berpizten direnean, inoiz baino beharrezkoagoa da lorpenak defendatzea eta aurrera egiten jarraitzea.

LGTBIfobia ez da iraganeko errealitate bat. Aitzitik, iraun egiten du eta beste era batez berpizten ari da: erasoak, diskriminazioa, ikusezintasuna eta bizikidetza demokratikoa mehatxatzen dutenak gorroto-mezuak. Eta errealitate horren aurrean, argi daukagu ezin garela axolagabe geratu. LGTBI pertsonen eskubideak defendatzea giza eskubideak defendatzea da.

Bizkaiak errespetuzko lurraldea izan nahi eta izaten jarraitu nahi du, pertsona bakoitzak bere bizi-proiektua askatasunez eta segurtasunez garatu ahal izan dezan. Babesten, aitortzen eta laguntzen duen gizartea.

Horregatik:

  • Dibertsitatea gure gizartearen funtsezko balio gisa aldarrikatzen dugu.
  • Sexu-orientazioan edo sexu-identitatean oinarritutako edozein diskriminazio edo indarkeria mota gaitzesten dugu.
  • Berretsi egiten dugu berdintasun benetakoa eta eraginkorra bermatzen duten politika publikoekin daukagun konpromisoa.
  • Erantzukizun kolektiboa eskatzen dugu, ingurune seguruak, inklusiboak eta gorrotorik gabeak sortzeko.

Gaur, argi eta garbi hitz egin nahi dugu: beldurra inposatu edo askatasunak mugatu nahi dituztenen aurrean, eskubide gehiagorekin, berdintasun gehiagorekin eta demokrazia gehiagorekin erantzuten dugu.

Ikusgaitasuna transformaziorako tresna delako.

Askatasuna ukaezina delako.

Beldurrik gabe bizitzea eskubidea delako.

Eskubideak gutxitu, askatasunak murriztu eta gure bizitzetan agindu nahian dabiltzanen aurrean... Bizkaiak erantzuten du: IKUSGAI, LIBRE ETA BELDURRIK GABE.

Bizkaiko Foru Aldundia Eskubideak gutxitu, askatasunak murriztu eta gure bizitzetan agindu nahian dabiltzanen aurrean... IKUSGAI, LIBRE ETA BELDURRIK GABE. Maiatzaren 17a LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna.