Estereotipoak

Aurtengo Gabonetan, estereotipoak apurtu!

...

...

GABONETAKO AFARIAZ ARDURATZEN ZARELA DIOZU, BAINA MAHAIA PREST DAGOELA IRISTEN ZARA

BERDINTASUNA DEFENDATZEN DUZULA DIOZU, BAINA OLENTZEROK EZ DIO PANPINARIK EKARTZEN ZURE SEMEARI

AURTENGO GABONETAN, ESTEREOTIPOAK APURTU!

Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak berdintasunezko Gabonen aldeko kanpaina bat egingo du aurten, eta eskatu nahi du apur ditzagula gizartean emakumeak eta gizonak posizio desberdinetan kokatzen dituzten estereotipoak.

Berdintasunezko baieztapen askoren atzean, oraindik ere ostendurik jarraitzen dute hainbat ohitura, estigma, beldur eta aurreiritzik, itxuraz baliorik gabeak baina tinko eusten diotenak emakume eta gizonentzat berdina ez den gizarte bati.

Kanpaina honek, beraz, horiez guztiez konturatu gaitezen eta saihestu ditzagun bilatzen du. Eta berriro egiten die dei (batez ere) gizonei, kontzientzia har dezaten eta konturatu zenbat eta zenbat egoeratan den ohikoa, baita Gabonetan ere, emakumeek karga handiagoa ezartzea.

Gabonetako afariaz arduratzen zarela diozu, baina mahaia perst dagoela iristen zara. Aurtengo Gabonetan, estereotipoak apurtu!

Berdintasuna defendatzen duzula diozu, Baina Olentzerok ez dio panpinarik ekartzen zure semeari. Aurtengo Gabonetan, estereotipoak apurtu!