Azaroaren 25a 2023

Hori ere indarkeria matxista da.

...

Badakizu ez ezetz dela, baina ekin eta ekin zabiltza goizeko 6etan.

Kontzolatzen ez duzula diozu, baina haren mobila zelatatzen duzu.

Argazki intomoen zabalkundea gaitzesten duzu, baina ez duzu ezer egiten.

HORI ERE INDARKERIA MATXISTA DA

...

Bizkaiko Foru Aldundiak, Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren bitartez, sentsibilizazio-kanpaina bat abiarazi du berriro, azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta. Kanpaina hori are beharrezkoagoa egiten da urtez urte, gero eta gehiago baitira emakumeen askatasunaren eta eskubideen aurkako erasoak.

Kanpaina hau gizonei bideratuta dago bereziki, barnera dezaten, tradizioz eragin dituzten ekintza eta egoera ugarik kaltegabeak diruditen arren, indarkeria matxista eta emakumeen aurkako erasoak direla, izatez. Gainera, bizi garen gizartearen egiturazko desberdintasunean daude sustraituta. Berdintasunaren aldeko apustua egiten duten gizonek indarkeria eta kontrol matxista dakarten jarduerak hutsaltzea edo justifikatzea saihesteko argudioak dituzte kanpaina honetan. Kanpaina honen bidez, erantzuna eman nahi zaio benetan emakumeei askatasuna murriztea denari garrantzia kentzeko saiakerari. Bai, hori ere indarkeria matxista da.

Eta ezin da indarkeria matxistarik egon Foru Aldundian lantzen ari garen pertsona guztientzako Bizkaia berdinzale eta askean. Material horiek kanpaina zabaltzeko plan handi batean partekatu ditugu. Animatzen bazara, berdintasunaren alde ere egin dezakezu.

Badakizu ez ezetz dela, baina ekin eta ekin zabiltza goizeko 6etan. HORI ERE INDARKERIA MATXISTA DA

Kontzolatzen ez duzula diozu, baina haren mobila zelatatzen duzu. HORI ERE INDARKERIA MATXISTA DA

Argazki intomoen zabalkundea gaitzesten duzu, baina ez duzu ezer egiten. HORI ERE INDARKERIA MATXISTA DA