Lankidetza 2023

 

Zer da lankidetza?

 

Garapenerako Nazioarteko Lankidetzak gizartea eraldatzeko ahalmen handia du. Kanpaina honekin Bizkaiko Foru Aldundiak politika publiko eta solidario honi ikusgarritasuna eskaini eta merezi duen garrantzia eman nahi dio, sustatzen dituen balioak azpimarratuz.

Kanpaina bat dator Bizkaiko Lankidetzarako IV. Plan Zuzentzaileak, ezartzen duenarekin. Planak Garapenerako Lankidetzarako Bizkaiko politika garatu nahi du, arlo sozialari garrantzi handiagoa emanez. Hori lortzeko Lankidetzarako eta Dibertsitaterako Zuzendaritzak gure lurralde historikoko nazioarteko lankidetzako eragile guztiek egiten dituzten ekimenei buruzko mezuak zabaltzea bultzatzen du.

Helburu horrekin hainbat eragile lantalde batean biltzen dira, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzak sustatzen dituen elkartasunaren eta gizarte-justizia globalaren printzipioak sentsibilizatzen eta zabaltzen dituzten informazioak eta mezuak modu partekatuan eraikitzeko. Kanpaina talde horren lanaren parte da. Taldea 12 GGKE eta gizarte zibilekoak eta Lankidetzarako eta Dibertsitaterako Zuzendaritzak osatzen dute.

Lankidetzarako eta Dibertsitaterako Zuzendaritza, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailari atxikita dagoena, Bizkaiko Foru Aldundiaren Garapenerako Lankidetzaren politikaren buru da.

Lankidetza Bizkaian >>> webgunea