XXVII. Bizkaian Indarkeria Matxistaren Biktima diren pertsonei gizarte babesa emateko berr

Gizartegune

Bizkaian Indarkeria Matxistaren Biktima diren pertsonei gizarte babesa emateko berrikuntzak

Sala Ellacuria, Edificio de la Biblioteca-CRAI (C/ Ramón Rubial, 1)

EAEn emakumeen kontrako indarkeria matxistaren biktimei arreta instituzionala emateko erakundeen arteko hirugarren akordioak (urtarrilean sinatu zen) azpimarratzen du EAEko erakundeen esku-hartze koordinatua eta eraginkorra lortu behar dela, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren egoerei erantzuteko; halaber, gizarte-zerbitzuei dagokienez, udal- eta foru-jarduketak koordinatu beharra nabarmentzen du, bai larrialdi- eta krisi-egoeretan arreta ematean , bai aurre egiteko eta berreskuratze integraleko prozesuetan.

Gizartegune hau gizarte-zerbitzuetako profesionalei bereziki zuzenduta dago, eta azken urtean Bizkaian garatutako esperientziatik abiatuta, gizarte-zerbitzuetan eskaintzeko arreta-sistema bat eratzeko oinarriak ezarri nahi ditu, Bizkaiko Foru Aldundiaren arreta-ereduaren proposamenean sendo finkatuta.

GOIZEKO JARDUNALDIA

Irekiera eta aurkezpena

  • 9:00.- Teresa Laespada. Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru-diputatua
  • 9:15.- Gizartea indarkeria matxistatik babesteko testuinguru arauemailea Socorro Alvarez Fernández. Emakunde. Emakumearen Euskal Erakundea. Indarkeria desagerraraztearen arloko arduraduna
  • 9:45.- Izaskun Ormaetxea. Lore Ibaibarriaga. IOK, Gizarte Laneko Laborategia
    1. 1. zatia. Indarkeria matxistaren biktima izateagatik emakumeak duen babesgabetasuna baloratzeko tresnaren 2. bertsioa.
    2. 2. zatia. Indarkeria matxistaren biktima izateagatik emakumeak duen babesgabetasuna baloratzeko tresna saiakera moduan aplikatu den indarkeria matxistaren biktimadun kasuetan antzeman diren premia-egoeren oinarrizko ezaugarriak.
  • 11:00.- Etenaldia- Atsedenaldia
  • 11:30.- Indarkeria matxistaren biktima izateagatik emakumeak duen babesgabetasuna baloratzeko tresnaren pilotajea aintzat hartuta, oinarrizko gizarte-zerbitzuek egindako hausnarketak: Esperientziak eta orientazioak
  • 12:45.- Indarkeria matxistaren biktimen gizarte-babeserako bigarren mailako gizarte-zerbitzuen analisia, Indarkeria matxistaren biktima izateagatik emakumeak duen babesgabetasuna baloratzeko tresnaren pilotajetik abiatuta.
  • ARRATSALDEKO JARDUNALDIA

    Saio praktikoa: Adikzioren bat duten indarkeriaren biktimei arreta espezializatua ematea, Patricia Martínez Redondo, gizarte-hezitzailea.