3. arloa – Gizartean eragin handia duten enpresa berriak

NORENTZAT?

Erakunde onuradunaren izaera beteko dute lanaldi oso baliokidean gutxienez 2 enplegu duten gizartean eragin handia duten enpresa berritzaileak; gainera, Bizkaiko ekoizpen-zentroari atxikita egon behar dute eta lana Bizkaian egin eta EJZn alta emandako lehen data 2021eko abuztuaren 1a edo geroagokoa badute.

ZERTARAKO EMATEN DA DIRU LAGUNTZA?

Gizartean eragin handiko enpresa berritzaile berrien sorrera.

Diruz lagundu daitezkeen gastu hauek hartuko dira kontuan

  • Enpresa berria eratzea eta abiaraztea.
  • Enpresa berria sortzeagatiko prima
  • Bidaiak egitea eta azoketan parte hartzea
  • Jabetza intelektuala edo industriala babestea, erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak.
  • Bizkaian negozio-lokala errentan hartzea.
  • Gizarte-eragina neurtzeko datuak jasotzeko aholkularitza.
  • Teknologo bat edo negozioa garatzeko pertsona baten kontratazioa.

Gastuak 2023ko urtarrilaren 01etik 2025 abenduaren 31ra bitartean egin beharko dira eta 2026ko urtarrilaren 31ean benetan ordainduta egon beharko dute.

ESKABIDEAK

  1. 1. deialdia: 2024ko otsailaren 1eko 08:30etik matxoaren 13ko 13:30era.
  2. 2. deialdia: 2024ko uztailaren 15eko 08:30etik irailaren 23ko 13:30era.

Ekonomia Sustatzeko Sailaren Bulego Birtualaren bidez aurkeztu beharko dira. Horretarako sinadura elektronikoa izan behar da (Izenpe, NAN elektronikoa, etab.), edo B@kQ ziurtagiri elektronikoa erabili; azken hau Orueta Apezpikuaren kaleko 6an eska daiteke.

DOKUMENTUAK

Beste dokumentuak

EKINTZAILETZA ETA GIZARTE BERRIKUNTZA PROGRAMA 2023

3. arloa: Gizartean eragin handia duten enpresa berriak.

Burututako gastuen dokumentazioa eta dagozkien fakturak eta ordainketa-agiriak aurkezteko azken egunak: 2025ko urtarrilaren 31.

Dokumentazioa

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.