4. arloa - Enpresa-proiektu sozial berritzaileak gizarte-erakundeentzat

NORENTZAT?

  • Enpresaren gizarte-proiektu berritzailea garatzea eta martxan jartzea sustatzen duten gizarte-erakundeak.
  • Enpresa edo gizarte-erakunde berritzaile berriak, EJZan lehenengo alta data 2021eko urtarrilaren 1ean edo ondoren dutenak, baldin eta lanaldi oso baliokidean Bizkaiko ekoizpen-zentroari atxikita langile bat izanda lana Bizkaian garatzen badute.

ZERTARAKO EMATEN DA DIRU-LAGUNTZA?

Diruz laguntzeko egitatetzat joko da enpresa-proiektu sozial berritzaileen definizioa, garapena eta abiaraztea.

Diruz lagundu daitezkeen gastu hauek hartuko dira kontuan

  • Diruz laguntzeko egitatetzat joko da enpresa-proiektu sozial berritzaileen definizioa, garapena eta abiaraztea.
  • Merkatuko bideragarritasun azterketak, marketin-azterketak eta txosten teknikoak.
  • Produktu edo zerbitzuaren kontzeptua, ezaugarriak eta oinarrizko funtzionaltasunak garatzea.
  • Ferietarako bidaiak eta partaidetzak.
  • Abiarazteko gastuak.
  • Jabetza intelektuala edo industriala babestea, erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak.
  • Proiektua garatzeko kanpo-aholkularitza.
  • Gizarte-eragina neurtzeko datuak jasotzeko aholkularitza.Proiektura bideratutako langileen barne gastuak.

Modu osagarrian, enpresa edo gizarte-erakunde berritzaile berrien kasuan, EJZan lehenengo alta-data 2021eko urtarrilaren 1a edo ondorengoa bada, halaber, diruz honako gastuak lagunduko dira:

  • Enpresa edo gizarte-erakunde berritzaile berriaren eraketagatik edo ondare ekarpenarengatik sortutako prima.Sozietatearen kapitala eskrituran eta eskudirutan ordaindua izan behar dute, eskabideakaurkezteko epea amaitzen denean, pertsona fisiko eta juridiko ekintzaileek.
  • Diruz lagundu ahal izango dira kapital sozialaren gehikuntzak, ekintzaileen kredituak konpentsatzeko modalitatean eta eskudirutan emandako jaulkipen-primaren modalitatean egindakoak.
  • Enpresa berria eratzea.Bizkaian negozio-lokala errentan hartzea.

Gastuek 2023ko urtarrilaren 1etik 2025ko abenduaren 31ra bitartean egin behar dira eta 2026ko urtarrilaren 31ean benetan ordainduta egon behar dute.

ESKABIDEAK

  1. 1.deialdia: 2024ko otsailaren 1eko 08:30etik martxoaren 13ko 13:30era.
  2. 2.deialdia: 2024ko uztailaren 15eko 08:30etik irailaren 23ko 13:30era.

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailaren Bulego Birtualaren bidez aurkeztu beharko dira. Horretarako sinadura elektronikoa izan behar da(Izenpe, NAN elektronikoa, etab.), Bizkaibai zerbitzuan alta emanda egotea, edo B@kQ ziurtagiri elektronikoa erabili; azken hau Orueta Apezpikuaren kaleko 6an eska daiteke.

DOKUMENTUAK

Beste dokumentuak

EKINTZAILETZA ETA GIZARTE BERRIKUNTZA PROGRAMA 2023

4. arloa: Enpresa-proiektu sozial berritzaileak gizarte-erakundeentzat.

Burututako gastuen dokumentazioa eta dagozkien fakturak eta ordainketa-agiriak aurkezteko azken egunak: 2025ko urtarrilaren 31.

Dokumentazioa

Emaitzak

4. Arloa: Emandako diru-laguntzen ebazpena (115 KB)

>Informazio gehiago nahi izanez gero:

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.