Azaroaren 25a 2022

Transkripzioa

»Transkripzioa

Bideoaren transkripzioa:

*

Azken hamarkadan, 15 emakume hil dituzte gizonek Bizkaian. Emakumeotariko bi neskatilak ziren, umeak baino ez. Hiltzaileak, berriz, haien bikotea, bikote ohia, aita, semea, suhia. Gizonak denak, matxismoa dela-eta pentsatzen dutenak eskubide osoa dutela emakumeen bizitzarekin gura dutena egiteko, eta are hiltzeko ere.

EGIN DEZAGUN HAU IZAN DADILA AZKEN A-25a. GEHIAGORIK EZ.

Gustatuko litzaiguke zuk kanpaina honetan parte hartzea eta mezu hau zabaltzen laguntzea.

Bizkaiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailetik laguntza eskatu nahi dizuet, aurten ere, azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta sustatuko dugun kanpaina baterako.