Azaroaren 25a 2021

Bizkaiko Foru Aldunditik berretsi nahi dugu emakumeek eskubidea dutela jazarpenik, irainik, tratu txarrik eta hilketarik jasan gabe bizi izateko. Azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunean, Mirabal deiturako hiru ahizpez gogoratu ginen. Duela hamarkada batzuk eraildako hiru ahizpa horiek gogorarazteko aukeratu zen egun hori nazioarte-mailako eguna adieraztea. Eta gogoan ditugu, halaber, ahizpa horien aurretik eta ondoren indarkeria matxista jasan duten emakume guztiak.

Foru erakundean lantzen dugun Bizkaiko Indarkeria Matxistaren Mapan, Giza Eskubideen urraketa larri horren zifren garrantzia egiazta daiteke. Ezberdintasunean oinarritutako gizarte batean bizi gara, eta emakumeen aurkako indarkeria matxista ezberdintasun horren erakusgarririk larriena dela salatzen dugu. Zorretan gaude eraso horiek jasaten dituzten emakumeekin -milaka baitira urtero gure Lurralde Historikoan-, baita erail dituztenen emakumeekin ere. Eta emakume horien mendeko pertsonekin ere, haien seme-alabak, gurasoak edo beste mota bateko senideak izan. Eta ezin dugu ahaztu biktima bakoitzeko erasotzaile bat, erasotzen duen gizon bat, dagoela.

Horregatik, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailetik sentsibilizazio-kanpaina hau abiarazi dugu, ikusarazteko eta komunikatzeko osagai eta material indartsuak dituena, eta sentsibilizazio-kanpaina hori partekatzera gonbidatu nahi zaitugu.

#MatxismoaIndarkeriaDa #Azaroak25Bizkaia