#A18 2020

Migrante eguna #Día migrante

Batuta, geihago. Sumamos.

Bizkaia egiten

  • Bizkaiko Foru Aldundian zinez uste dugu bai migrazioa, bai bizi dugun errealitate mestizoa aberasgarriak izango direla guretzat, erronka hori adimenez kudeatzen dugun heinean.
  • Historia eta metatutako esperientzia antropologikoa dira horren berme. Hurrengo urteei begira, Bizkaia sozial eta plurala eraikitzea premiazko zeregina da.
  • Aniztasuna kudeatu behar da, gutxiengo desberdinekiko errespetu zorrotzez, politika asimilazionistak edo segregazionistak saihestuz; eta hori guztia, jakinda, talka kulturalak gertatuko direla, horiek nola kudeatu jakin behar dela, eta aniztasun horrek guztiak gizarte aberatsago eta oparoagoa ekarriko duela.
  • Mestizajeak, nahasketak… kulturartekotasunak alegia, aberastu baino ez gaitu egiten. Bizkaia hobea izango da, gure ezberdintasunak kudeatzeko eta aprobetxatzeko gai bagara. Gure jatorri, kultura edo erlijio ezberdinek batu egin dezakete.
  • Bizkaia mestizoa da. Eta gero eta gehiago.
  • Horregatik guztiagatik, beharrezkoa da ahaleginak batzen eta elkarrekin lan egiten jarraitzea, pertsona guztientzako eskubide- eta aukera-berdintasuna erraztuko duen iruditeria kolektibo inklusibo baten alde.
  • Guztion artean errazagoa izango da aurreiritzirik gabeko herritartasuna lortzea.