Hirigintza-plangintza berrikusteko dirulaguntzak

ZERTARAKO EMATEN DA DIRULAGUNTZA?

  • Plangintza orokorra erabat edo partez berrikustea Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legera egokitzeko.
  • Plangintza orokorrak egiteko beharrezkoak diren lan eta azterlan osagarriak, bereziki ingurumen-ebaluazio estrategikoari buruzkoak; izan ere, ebaluazio hori eskatu beharrekoa da urriaren 16ko 211/2012 Dekretuaren arabera (haren bidez, planen eta programen ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio estrategikoa egiteko prozedura arautzen da).

NORENTZAT?

Bizkaiko Lurralde Historikoko 7.000  biztanle edo gutxiago udalentzat, baldin eta hirigintza-plangintza orokorra egokitu behar badute Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legera.

ESKABIDEAK

Eskabideak aurkezteko epea: 2025eko maiatzaren 6ko 00:00etatik 2025eko urriaren 15eko 23.59ra, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailaren bulego birtualaren bidez.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Teléfonoa: 94 406 85 96 - 94 406 85 56

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

Fitxategi hauek ikusteko doako programa behar duzu Adobe Reader