XVI: Habitat Bizkaia

Gizarte Gune

Ellacuria Aretoa- CRAI-Liburutegian. (Ramón Rubial, 1 Bilbo)

 

2020ko otzailaren 28a

 

2016. urtean Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak abian jarri zuen, izaera esperimentalarekin, HABITAT BIZKAIA programa, Housing First metodologian oinarritua, konponbidea emateko gizarte-bazterketako egoera baloratuta daukaten eta esku-hartze soziala onartzen ez duten eta/edo esku-hartze sozialean behin baino gehiagotan huts egindako etxegabeei. Programa martxan jarri genuenean, RAIS FUNDAZIOAren eta ZUBIETXE ELKARTEAren laguntza izan genuen; lehenengoak ezagutza teknikoa eta esperientzia praktikoa eskaini zizkigun; bigarrenak, berriz, eredua ezarri eta abiarazi zuen, Inklusioa Sustatzeko Zerbitzuarekin estu koordinaturik.

Hasieratik, hainbat erakunderen lankidetza baliotsua izan dugu (Viviendas Municipales de Bilbao, Leioako, Erandioko eta Durangoko udalak), eta aintzat hartzekoa da auzoko berriei laguntza eta sostengua eman dizkieten auzoko ezezagunen papera.

Bi urte igarota, hasi gara burututako pilotajearen ebaluazioa egiten, eta haren jendaurreko aurkezpena egin nahi dugu saio honetan. Hain zuzen, gonbidatu nahi ditugu profesionalak, teknikariak eta ezagutzaren komunitatea, oro har, hausnartzera ea programa hau egokitzen den Foru Aldundiak abiarazitako gizarte-inklusioko arreta-ereduarekin, zeinaren oinarriak diren pertsona ardatz duen arreta, bizi-kalitatea, inklusio-aktibatzea eta emakumearen ikuspegia.

  • 9:30 h. - Aurkezpena. Teresa Laespada, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatua.
  • 9:45 h. - 10:30 h. - Housing first. What is second?. Jose Manuel Caballol. Hogar Si-ren zuzendaria RAIS fundazioa.
  • 10:30 h. - 11:30 h. - "Hábitat Bizkaia"ren ebaluazioa. Juan Manuel González de Audikana - Mikel Montero Matellanes. Deustuko Unibertsitatea.
  • 11:30 h. - 11:50 h. - Atsedenaldia
  • 11:50 h. - 13:00 h. - Mahaingurua: Hábitat Bizkaiaren esperientzia
    • Zubietxe elkartea
    • Goiztiri elkartea
    • Bizkaiko Foru Aldundiko Inklusioa Sustatzeko Zerbitzua
  • 13:00h. - Eztabaida eta ondorioak. Moderatzailea: Oscar Seco jauna. Gizarte Inklusioa Sustatzeko zuzendaria.