Azaroaren 25a 2019

Hau indarkeria matxistaren aurkako sentsibilizazio kanpaina bat da.

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko Sailak bultzatutako ekintza da; izan ere, gertu dugu azaroaren 25a, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna.

Desparekotasunean oinarritutako gizarte batean bizi gara, eta hainbat emakumek ozen hitz egin dute eraso bakoitza eta erailketa bakoitza salatzeko.

Horrenbestez, iritsi da gizon zintzoak ikusarazteko unea. Gizon zintzo horiek azaldu eta urrats bat aurrera eman behar dute, argi eta garbi esateko errespetatu, baloratu eta babestu egiten dutela, partekatu eta aitortu egiten dutela.

Eta, noski, kontrolatzen ez duten gizonak direla, umiliatzen ez dutenak, iraintzen ez dutenak, ez dutenak ez erasotzen, ez hiltzen.

Gizon zintzo horiek dira kanpainan aipatzen ditugun "tipo apartak":

  1. Berdintasuna babesten dutenak
  2. Maila guztietako indarkeria matxistaren aurka daudenak
  3. Ez direnak ez heroi erromantikoak, ez sexu-predatzaileak
  4. Berdintasunean oinarritutako afektibotasuna eta sexualitatea garatzen dutenak
  5. Ingurukoak zaintzen dituztenak eta etxeko nahiz familiako esparruetan parte hartzen dutenak
  6. Haiek ere zainduak izan behar direla eta hala merezi dutela onartzen dutenak
  7. Zaurgarriak direla onartzen dutenak, samurtasuna eman eta jasotzeko gai
  8. Haien pribilegio matxistei uko egiten dietenak
  9. Sona eta botere espazioak berdintasunez partekatzen dituztenak
  10. Mutil-puskak direnak azaroaren 25ean eta urteko beste egun guztietan

Berdintasuna emakume eta gizonen kontua da, guztiontzat onuragarria den helburua.

Parte hartuko duzu eta lagunduko gaituzu kanpaina honetan?

#A25Bizkaia

Eskerrik asko!!