Jaietan gertatzen diren sexu-erasoak

Bizkaiko Foru Aldundiak emakumeen askatasunaren aldeko eta eraso sexisten aurkako kanpaina bat kaleratu berri du, eta, batik bat, jai-inguruetan gertatzen diren erasoak hartu ditu kontuan.

Ana Urrutia kazetariak bere irudia laga dio ‘Jaietan ere, neure aukera / En fiestas, yo también elijo’ leloa duen kanpaina honi. Mezua hainbat sare sozialetan eta kanpoko espazioetan zabaltzen da garraio publikoko lineen bitartez.

Lineak beren-beregi hautatu dira Bizkaiko udalerrietako jaiekin bat egin dezaten. Aipatutako leloarekin batera, beste mezu batzuk agertuko dira, hauexek besteak beste: ‘Yo decido cómo me visto y con quién me desvisto, jaietan eta beti’, ‘No bailo para ti, bailo para mí’, ‘Kaleak eta gauak gureak ere badira’ edo ‘Nire gorputza nirea da’.

Gainera, #NeureAukera #YoElijo traola izango du. Emakumeen askatasunaren aldeko kanpaina bat da eta arreta berezia jarri nahi da uda osoan zehar izaten diren jai-gune eta jaietan.