Iradokizunak

Bizkaiko Foru Aldundiko Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko Sailak 56 iradokizun jaso ditu Bilbo Metropolitarraren Lurralde Plan Partzialaren (BMLPP) Berrikuspenaren Aurrerapen-dokumentua dela eta. 48 epe barruan aurkeztu dira, eta 8, berriz, epez kanpo. Lurralde plan partzial honen berrikuspenari lotutako informazioa emateko eta kontrastatzeko eta parte hartzeko prozesuaren barruan, lurralde-administrazio publikoek, eragileek, elkarteek, alderdi politikoek, sindikatuek eta norbanakoek aukera izan dute beren oharrak, iradokizunak, alternatibak eta proposamenak helarazteko foru erakundeari.

Iradokizun horiek bat etorri dira, neurri handi batean, BMLPPren Aurrerapenean jasotako helburu eta irizpide orokorrekin, eta oso baliagarriak izan dira sailarentzat, informazio baliotsua eman baitute dokumentuaren zehaztasuna hobetu ahal izateko hasierako onarpenari begira.

Iradokizunen edukiari dagokionez, gehienak udal-eremuarekin lotura zuzena duten gaiei buruzkoak izan dira, baina Bizkaiko Lurralde Historikoaren garapen iraunkorrarekin eta, klima-aldaketa kontuan hartuta, lurraldea egokitzeko beharrarekin zerikusia duten iradokizunak nabarmendu behar dira ere. Azkenik, herritarrek iradokizun ugari egin dituztela azpimarratu behar da. Alde funtzionala zein udalerriak edo ingurune hurbilenak hobetzeko proposamenak egiten dira ekarpen guztietan. Horregatik, foru sailak zinez eskertu nahi du pertsona horiek guztiek egin duten ahalegina, bereziki erabat desinteresatua izan delako.

Aurrerapenari buruzko oharrak, iradokizunak, alternatibak eta proposamenak, Lurraldearen Antolamenduari buruzko Legearen 13.4 artikuluaren arabera:

Jasotako iradokizunen bilduma

Lurraldearen Antolamenduari buruzko Legearen 13.4 artikuluaren arabera, Aurrerapenaren inguruan aurkeztutako ohar, iradokizun, alternatiba eta proposamenaei dagozkien erantzunak:

Iradokuzinen erantzunen bilduma

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.