IX: Gizarte Inklusioa: erronka eta erantzun berriak

Dokumentuak eta aurkezpenak

VIDEOS

Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailetik gizarte-zerbitzuen arloko sektoreko politikaren eraikuntzan lagundu nahi dugu, eta bereziki, aurkezten dugun jardunaldiari dagokionez, inklusiorako zerbitzu eta ibilbideen antolaketan eta diseinuan, arlo horretan Bizkaian gordeta dauzkagun ezagutza eta ebidentziatik abiatuta.

Eta esku artean ditugun erronka berriei eta gure eredua eta erakundea berraztertzen jarraitu behar izate premiazkoari eskainitako jardunaldi baten bidez gauzatu nahi dugu gogo hori, aldi berean gizarte-zerbitzuetako eta irakaskuntzatzen arloko profesionalentzat oso interesgarria izan daitekeela uste dugulako.

  • 08:30 - Akreditazioak
  • 09:00-9:15 - Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena.

    Teresa Laespada andrea - Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko diputatua.

  • 9:15-10:15 - Gizarte-zerbitzuak eta gizarte-inklusioa: Zer dio ezagutza-komunitateak?
    • Fernando Fantova jauna. Aholkularia.
    • Moderatzailea: Teresa Laespada andrea - Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko diputatua.
  • 10:15-11:30 - Bigarren mailako gizarte-bazterkeriaren profila eta gizarte-beharrizanak. Arreta-zerbitzuen definizioko irakurketa bat.
    • Izaskun Ormaetxea andrea. IOK-Gizarte Laneko Laborategia.
    • Moderatzailea: María Guijarro andrea. Berdintasunerako, Lankidetzarako eta Dibertsitaterako zuzendari nagusia.
  • 11:30-12:00 - Atsedenaldia/kafea.
  • 12:00-13:30 - Esku-hartzerako kontzeptu eta praktika berriak:
    • SSAVIt4 Bizimodu independentea egiten laguntzeko zerbitzua. Sestao. T4 Elkartea. Alvaro Ortiz de Zarate jauna. Koordinatzaile nagusia. T4 Elkartea.
    • Aztarnak: esku-hartze psikosoziala eta terapeutikoa, animalien laguntzarekin. Nora Amiano andrea. Esku-hartze psikosozialeko programaren zuzendaria. Anothe.
    • Bideberri. Inklusiorako eguneko zerbitzua. Barakaldo. Yolanda Alonso andrea. Bide Berri Eguneko zentroko koordinatzailea. Goiztiri.
    • Gandarias Etxea. Gazteentzako gizarte-eta lan-arreta integratuko zerbitzua. Mikel Filgueiras jauna. Gandarias Etxea proiektuaren arduraduna. Caritas.
    • BEINKE Zerbitzuaren aurkezpena. Olga Rodríguez andrea. IRSE.
    • Moderatzailea: Oscar Seco jauna. Gizarte Inklusioa Sustatzeko zuzendari nagusia
  • 13:30 - Itxiera-ekitaldia: Oscar Seco jauna. Gizarte Inklusioa Sustatzeko zuzendari nagusia.

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailetik uste dugu gure proposamena interesgarri gertatuko zaizula. Izen-ematea doakoa da, baina plaza erreserbatu egin behar da; horretarako, honekin batera bidaltzen dizugun izena emateko fitxa behar bezala bete eta posta-helbide honetara bidali behar da: gizartegune@bizkaia.eus.