VIII: Adingabekoa eta Genero-Indarkeria

Gizartegune

google drive dokumentuak Dokumentuak eta aurkezpenak

2016an zehar Bizkaiko Foru Aldundiak emakumearen aurkako indarkeriaren emaitzako berariazko arazoari arreta eskaintzeko neurri batzuk jarri zituen abian (kalteak eta seme-alaben gaineko eraginak), eta gizarte arlora ekarri zituen legegileek hala umeak babesteko sisteman nola genero-indarkeriaren aurkako neurri integralei buruzko LOn antolamendu juridikoan ezarri zituzten ardurak.

Bi urte igaro ondoren Jardunaldi hau antolatzen dugu, zertarako-eta umeengan eragiten dituen kalteen gaian sakontzen jarraitzeko eta arazoari nola ekin ikusteko, horretarako "Txikiak" gure programa pilotuaren bidez zaindu ditugun kasuetako ikerketen emaitza aurkeztuz.

  • 9:00- Egiaztagiriak
  • 9:30- Ongi etorria eta Jardunaldiaren aurkezpena.
    • Teresa Laespada andrea. Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatua.
    • Luis Miguel Uruñuela jauna. Berriztu-ko zuzendaria.
  • 9:45-10:45 - Txosten nagusia.
    • "Umeen traumaterapia sistemikoa genero-indarkeria sufritzen duten amen seme-alabenganako indarkeriaren ondorioen tratamendu moduan".
    • Jorge Barudy jauna. Neuropsikiatra eta umeen psikiatra.
    • Moderatzailea: Isabel Zarraga andrea BFA. Emakumeak Babesteko eta Familia Laguntzeko Zerbitzu Burua.
  • 10:45-11:45
    • ATXIKIMENDUAREN TEORIA ETA IKERKUNTZA:
      • "Atxikimendu-estiloak genero-indarkeriaren biktima diren adingabekoengan".
      • Félix Loizaga jauna. Unibertsitateko irakaslea, aditua familia gaietan eta atxikimenduaren teorian.
      • Olatz Soldevilla andrea. Berriztu-ko psikologoa.
      • Moderatzailea: Oscar Seco jauna. BFA. Gizarte Inklusioa Sustatzeko zuzendari nagusia.
  • 11:45-12:15- Atsedena/kafea.
  • 12:15-13:30- Mahai-ingurua.
    • GENERO- INDARKERIA ADINGABEKOENGAN
      • Juan Luis Ibarra jauna. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko burua.
      • Manuel Lezertua jauna. Ararteko.
      • Mercedes Martínez andrea. Pedagogoa, Berriztu-ko genero-indarkeria zerbitzuen arduraduna.
      • Eva Silvan andrea. Save the Children inEuskadi zuzendaria.
      • Oscar Seco jauna. BFA. Gizarte Inklusioa Sustatzeko zuzendari nagusia.
      • Moderatzailea: Laura Marín andrea. BFA. Emakumeak Babesteko Atal Burua.
  • 13:30- Amaiera

    María Guijarro andrea. BFA. Berdintasunerako, Lankidetzarako eta Dibertsitaterako zuzendari nagusia.