VII: Genero-indarkeriaren aurkako Estatu-ituna

Joandako irailaren 23an, Diputatuen Kongresuko Osoko Bilkurak genero-indarkeriaren aurkako Estatuaren Ituna onetsi zuen, eta itun horrek guztira 213 neurri jasotzen zituen, hainbat arlotan: hezkuntza, prebentzioa eta sentsibilizazioa, egin beharreko erreformak, emakumeenganako eta seme-alabenganako arretaren hobekuntza…, besteak beste. Parlamentuko talde guztien iritziz aurrerapauso bat bada ere, itun horren ahalmenak eta hutsuneak edo ahuleziak aztertu behar dira, guztion artean konpartitzen dugun gogo baten bidetik, gizarteak, erakundeek eta gizarte-eragileek areagotu egin ditzaten indarkeria matxistaren aurkako jarduketak eta emakumeen ahalduntzearen alde lan gehiago egin dezaten.

Izen-ematea doan da, baina, lekua gordetzeko, erantsitako inskripzioorria bete behar da eta helbide honetara bidali behar da: gizartegune@bizkaia.eus / 94 406 72 21.

EGITARAUA

  • 8:30ak - 9:00ak - Ongietorria partaideei
  • 9:00ak - 9:15ak - Jardunaldiaren aurkezpena

    Teresa Laespada andrea. Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatua

  • 9:15ak - 10:45ak - Estatu Itunaren irakurketa bat
    • Epaileen ikuspegitik

      Juan Luis Ibarra jauna. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiako burua

    • Fiskalen ikuspegitik

      Carmen Adán Andrea. Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusia

    • Abokatuen ikuspegitik

      Juana Balmaseda Andrea. Abokatu

    Aurkezle eta moderatzailea: Edmundo Rodríguez Achutegui. Bizkaia-ren Audientziaren Magistratua

  • 10:45ak - 11:15ak - "Quiéreme bien" komikiaren aurkezpena

    (partaide guztiei ale bana banatuko zaie)

  • 11:00ak - 11:30ak - Kaferako etenaldia
  • 11:40ak - 12:00ak - Hildakoren bat izan duten Bizkaiko genero-indarkeriaren biktima-kasuen maparen aurkezpena.
  • 12:00ak - 13:45ak - Diputatuen Kongresuko Azpibatzordeko ordezkarien arteko solasaldia
    • Joseba Agirretxea jauna. EAJ
    • Angeles Alvarez andrea. PSOE
    • Ordezkaria. PP
    • Miguel Garaulet. Ciudadanos
    • Angela Rodríguez andrea. Podemos
    • María del Río andrea. EH-BILDU

    Aurkezle eta moderatzailea: Amaia Urkia Goitia. ETB-Kazetaria

  • 13:45ak - Itxiera-ekitaldia