Zerga egoitzaren aldaketa eta zentsu betebeharrak

ZERGA EGOITZAREN ALDAKETA

Zerga-egoitzaren aldaketa jakinarazteko betebeharra

Zergei buruzko Foru Arauaren 47.3 artikuluak ezartzen du zergapekoek zerga-egoitza non duten Bizkaiko Foru Ogasunari adierazi beharko diotela honako kasu hauetan:

  1. Zerga-egoitza aldatzen dutenean Bizkaitik beste administrazio batzuetara, edo alderantziz. Kasu horretan, aldaketaren berri eman beharko zaie inplikatutako bi administrazioei.
  2. Bizkai barruan aldatzen dutenean zerga-egoitza.

Zer eredu erabili behar da aldaketa jakinarazteko?

Berariazko adierazpena egin behar da, kasuaren arabera eredu hauek erabiliz:

  1. Pertsona juridikoak eta nortasun juridikorik gabeko entitateak
    • "036 eredua: Zentsu-aitorpena"
  2. Pertsona fisikoak, jarduera ekonomikoarekin edo gabe
    • "030 eredua: Zerga-egoitza aldatzeari buruzko jakinarazpena"
    • Pertsona fisikoen kasuan, zerga-egoitza aldatzeari buruzko jakinarazpena hiru hileko epean egin beharko da, gauzatzen denetik zenbatuta, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez. Baldin eta epe hori bete baino lehen amaitzen bada zergapekoak egoitza aldatu ostean aurkeztu beharreko zergapetze pertsonalari dagokion aitorpena aurkezteko epea, dagokion aitorpenean egin beharko da jakinarazpena, aurretik egin ez bada.

Aldaketa horrek ez du ondoriorik izango Zerga Administrazioaren aurrean harik eta aipatutako zerga-aitorpenak aurkezten diren arte.

Betebehar hori ez betetzea arau-hauste arina da, Zergei buruzko Foru Arauaren 203.1 b) artikuluan tipifikatuta dagoenez, eta 800 euroko diruzko isunaren bidez zeha daiteke.

BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOKO ENPRESARIO, PROFESIONAL ETA ATXIKITZAILEEN ERROLDA

Aplika daitekeen Arautegia

  • 2/2005 FORU ARAUA, martxoaren 10ekoa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzkoa (BAO, martxoaren 11koa)
  • 205/2008 FORU DEKRETUA, abenduaren 22koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga betebehar formalak arautzen dituen Arautegia onesten duena (BAO, urtarrilak 7)

Zer da enpresario, profesional eta atxikitzaileen errolda?

Bizkaiko Lurralde Historikoko enpresario, profesional eta atxikitzaileen erroldaren barruan pertsona edo izakiak daude: Bizkaiko Foru Aldundiari 036 ereduaren araberako zentsu-aitorpenak aurkeztu beharra dutela, ondoren azalduko diren jarduera edo eragiketetako bat egiten duten pertsonak eta erakundeak:

  • Enpresa edo lanbide jarduerak, halakotzat jotzen dira egiten dituena enpresaburu edo profesional bihurtzen dutenak, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko arautegian ezarritakoaren arabera.
  • Atxikipena edo konturako sarrera aplikatu beharreko errentak ordaindu.
  • Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kargapeko Batasunaren barruko ondasun-eskuraketak, ez enpresaburu ez profesional gisa dihardutenek eginak.
  • Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko apirilaren 15eko 5/1999 Foru Arauko 6. artikuluan xedatutakoaren arabera egoiliar ez diren pertsonak eta erakundeak, baldin eta establezimendu iraunkorren bidez ari badira.
  • Balio Erantsiaren gaineko Zerga aplikatzen den lurraldean egoiliartuta ez dauden pertsonak eta erakundeak, baldin eta, Zergaren subjektu pasibo izanik, haren aitorpena aurkeztu behar badiote Bizkaiko Lurralde Historikoko Foru Ogasunari.
  • Ohiko egoitza edo zerga egoitza Bizkaian duten pertsonak edo erakundeak, nahiz eta artikulu honetan ezarritako betekizunetako bat bera ere bete ez, baldin eta zerga egoitza Bizkaitik kanpo duen errenta-eratxikipenaren araubideko erakunde bateko bazkide, jaraunsle, erkide edo partaide badira eta enpresa edo lanbide jardueraren bat egiten badute.

Nortzuk dute enpresario, profesional eta atxikitzaileen erroldan alta eman beharra?

Errolda izaerako aitorpenak (036 eredua), enpresario, profesional eta atxikitzaileen erroldan alta emateren ondoreetarako,  Bizkaiko Foru Ogasunari aurkeztu behar dizkiote aurreko idatz-zatian aipatutako pertsona eta erakundeetatik zerga egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan dutenek eta, ez eduki arren, administrazio horri ondoko aitorpenetako bat aurkeztu behar diotenek:

  • Atxikipenen eta konturako sarreren aitorpena.
  • Sozietateen gaineko Zergaren aitorpen-likidazioa.
  • Balio Erantsiaren gaineko Zergaren aitorpen-likidazioa.
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren aitorpena.