FORU AUZITEGI EKONOMIKO-ADMINISTRATIBOA
Bizkaiko Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboa da (hemendik aurrera FAEA) Bizkaiko Foru Ogasunak emandako zerga zehapenen ezarpena eta zergak aplikatzeko egintzak berrikusten dituen organoa, auzialdi bakarrean eta doako prozedura baten bidez.
BIZKAIKO FORU AUZITEGI EKONOMIKO-ADMINISTRATIBOA
SARRERA ETA ARRETA MOTAK
Bizkaiko Foru Auzitegi-Administratiboa da (hemendik aurrera FAEA) Bizkaiko Foru Ogasunak emandako zerga zehapenen ezarpena eta zergak aplikatzeko egintzak berrikusten dituen organoa, auzialdi bakarrean eta doako prozedura baten bidez.
Zergak aplikatzeko egintzen barruan sartzen dira honako hauek: herritarrengandik informazioa jasotzeko eta kudeaketa organoen jarduketen ziozko edo zergen bilketaren ziozko zergak likidatzeko administrazioak burutzen dituen jarduerak. Zergen aplikazioaren barne daude ere zergak ordaindu behar dituzten jarduketak, beren eskubideak erabiltzean edo zerga-obligazioak betetzean. Hala, zerga ordaindu behar duena ez badator bat Bizkaiko Foru Ogasunaren jarduketarekin, erreklamazio ekonomiko-administratiboa aurkez dezake auzitegian.
Bizkaiko Foru Ogasunak zuzenbide publikoko beste sarrera batzuk biltzeko emandako egintzak ere aurkara daitezke: kasu honetan, erreklamaziorik ohikoenak Foru Aldundiko beste sail batzuek (Garraioak, Herri Lanak...) ezarritako zehapenak kobratzeko Zerga-bilketa Zerbitzuaren egintzen kontra izaten dira.
Baina, gainera, bi partikularren artean zergen arloan gerta daitezkeen zenbait gatazka konpontzen ditu, Foru Ogasunak esku hartu barik.
Nahiz eta FAEA organikoki Ogasun eta Finantzen Foru Sailaren egituraren barruan egon, betiere diputatuaren menpe, erabateko independentzia du funtzionatzeko: FAEA autonomoa da bere jarduera antolatzeko, eta zergak aplikatzeko organoen eginkizunetik aparte berrikusi eta ebazten ditu erreklamazio ekonomiko-administratiboak, hain zuzen ere zergak likidatzeko, ikuskatzeko eta biltzeko jarduketak egiten dituzten organoetatik aparte. Atazen banaketa hori berretsi egiten da FAEA behin eta berriz ezartzen duelako bere doktrinan zergen foru administrazioaren gainerako atalekin lotuta dagoela.
Auzitegiko kideek modu pertsonalean eta banaka betetzen dituzte beren eginkizunak, kanpoko jarraibideei edo hierarkiei lotuta egon barik, baina Auzitegiaren erabakiak kide anitzek hartzen dituzte gehiengoz; gehiengoarekin bat ez datorrenak idatziz eman dezake bere botoa, eta hala denean, hori aipatu beharko da erre klamazioaren ebazpenean.
Esan dugun lez, FAEA auzialdi bakarrean ematen ditu ebazpenak eta erabakiok administrazio bidea agortzen dute, hots, Auzitegiaren erabakien kontra ezin jar daiteke beste errekurtsorik administrazioko organoaren aurrean: jar daitekeen errekurtso bakarra administrazioarekiko auzierrekurtsoa da Euskal Herriko Justizia Auzitegi Gorenean.
Arreta motak
- Aurrez aurrekoa
Basurtuko Kaputxinoen kalea 2, 3. solairua
48013 Bilbo
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:00etara neguan eta 8:30etik 13:30era udan
Aurrez aurreko arreta, ahal dela, aurreko hitzordua eskatuta emango da. Hitzordua internet bidez edo telefonoz eska dezakezu 946 125 500 telefonoan
- Telefonoz
Telefonoa: 946 125 500
Neguan: Astelehenetik ostiralera 8:30etik 19:00etara
Udan, uztaila eta abuztua: Astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:30era
- Arreta digitala
Postontzi elektronikoa: teaf@bizkaia.eus
ZERBITZU MOTAK
Honako estekaren bitartez FAEAren Zerbitzuen Gidan sar zaitezke. (2,2 MB)
EREDUAK ETA INPRIMAKIAK
Atal honetan, nahi izanez gero, Bizkaiko FAEAn izapideak egiteko erabili ditzakezun zenbait eredu eskaintzen dizkizugu
BIZKAIKO FAEAREN EBAZPEN INTERESGARRIENAK
Esteka honen bidez, "Zerga Informazioa" atalean sar zaitezke, eta bertan Bizkaiko FAEAren ebazpen interesgarrienak kontsultatu ahal izango dituzu.
ARAUTEGIA
Erreklamazio ekonomiko administratiboak ebazteko prozedura hurrengo arauen bidez arautzen da:
PROZEDURA EKONOMIKO-ADMINISTRATIBOA
PROZEDURA
Hilabeteko epean jarri behar da erreklamazio ekonomiko-administratiboa, aurkartutako egintzaren jakinarazpena egiten den egunetik hasita, edo partikularren jarduketen edo alderauzketen kontrako erreklamazioen kasuan, erreklamazioa eragin duen egintza edo alderauzketa agerrarazi den egunaren biharamunetik hasita. Aldizkako mugaeguna duen eta talde bati jakinarazi behar zaion zorraren kasuan, borondatezko ordainketa-aldian jar daiteke erreklamazioa, edo epealdi hori amaitzen denetik hilabeteko epearen barruan.
Hilabeteko epea egunetik egunera zenbatzen da; hala, epe hori hurrengo hilean amaituko da, jakinarazpenaren egunarekin bat datorren egunean.
Administrazio isiltasunaren ondorioak hasten diren egunetik hasita jarria ahal izango da erreklamazioa.
Erreklamazioa Bizkaiko Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboari igortzen zaion idazki bidez aurkezten da. Erreklamazioa idatziz aurkeztu nahi izanez gero, Auzitegiaren bulegoan doan eskura daitekeen inprimakia erabil daiteke, bai eta bere web orrialdean dagoena ere; azkenik, formatu zehatzik ez duen beste edozein idazki ere aurkeztu ahal izango da.
Erreklamazio ekonomiko-administratiboak aurkeztu ahal dira :
- Aurrez aurre Ogasun eta Finantza Sailaren bulegoetan, Bizkaiko Foru Aldundiaren erregistroetan eta kanpoko erregistroetan.
- Posta ziurtatuz, Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboari zuzenduta.
- Telematikoki, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez. Xede horrez, Bizkaiko Foru Aldundiak onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako sistemaren bat izan beharko duzu.
Nolanahi ere, erreklamazioaren aurkezpen idazkian honako datuek agertu beharko dute:
- Izen-abizenak edo sozietatearen izen osoa, interesa duen pertsonaren identifikazio fiskalaren zenbakia eta helbidea. Ordezkari bidez jardunez gero, ordezkariaren identifikazio osoa jarri behar da.
- Erreklamazioa egiten den organoa.
- Aurkaratutako administrazio egintza edo jarduketa, espedientea hasitako eguna, zenbakia eta espedienteari buruz komenigarritzat jotzen diren gainerako datuak.
- Erreklamazioa aurkezten duenaren asmoa.
- Jakinarazpenak egiteko tokia.
- Idazkiaren tokia, eguna eta sinadura.
Erreklamazioa hasteko idazkiak ez balitu betetzen eskakizun horiek, interesa duen pertsonari hutsunea konpontzea eskatuko zaio.
Aurkezpen idazkian alde erreklamaziogilea erreklamazioa jarritzat jo dezaten eskatzea muga daiteke edo bere eskubidea oinarritzeko alegazioak azal ditzake. Espedientea adieraztea bidezkoa bada, ofizioaren bidez jakinaraziko zaizu hilabeteko epea duzula FAEAra joateko espedientean ageri den dokumentazioa aztertzera eta egokitzat jotzen dituzun alegazioak egitera. Alegazioen idazkia honako moduan aurkez daiteke:
- Aurrez aurre Ogasun eta Finantza Sailaren bulegoetan, Bizkaiko Foru Aldundiaren erregistroetan eta kanpoko erregistroetan.
- Posta ziurtatuz, Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboari zuzenduta.
- Telematikoki, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez. Xede horrez, Bizkaiko Foru Aldundiak onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako sistemaren bat izan beharko duzu.
Atxikipenei, konturako sarrerei, jasanarazpenei, faktura luzatu eta eman beharrari eta zergadunaren eta ordezkoaren arteko harremanei buruzko erreklamazioetan, erreklamazioa jartzeko idazkia erreklamatutako pertsona eta helbidea ere identifikatu beharko dira eta, gainera, bere esku edo erregistro publikoetan dauden aurrekari guztiak gehitu beharko dira.
Erreklamazioa aurkeztu duenaren asmoei buruz FAEAk emandako ebazpenarekin bukatzen da prozedura; prozeduraren iraupena urtebetekoa izango da erreklamazioa aurkezten den egunetik hasita. Epe hori igarota ez bada beren beregiko ebazpena jakinarazi, utzi egingo zaio berandutzainteresak sortzeari baldin eta ez bada zerga-zorra ordaindu eta, gainera erreklamazioa atzera bota daiteke errekurtso ekonomiko-adminsitratiboa jartzeko.
AURKARA DAITEZKEEN EGINTZAK
Bi egintza-motaren kontra jar daitezke erreklamazioak: administrazioak emandakoak eta partikularren arteko zergen gaineko gatazken ziozkoak.
ADMINISTRAZIOAREN EGINTZAK
Aurkaratu egin daitezke eskubide bat aldi batez edo behin betiko onartzen edo ukatzen Buten egintzak, baita obligazio bat edo betebehar bat adierazten dutenak eta gaiaren funtsa zuzenean edo zeharka erabakitzen dutenak edo prozedurari amaiera ematen diotenak.
Zehazkiago, honako hauek erreklama daitezke zergak aplikatzearen arloan:
- Behin-behineko likidazioak edo behin betiko likidazioak.
- Beren beregiko ebazpenak edo ustezko ebazpenak, autolikidazioa zuzentzeko eskaera baten ondoriozkoak.
- Errenta, produktu, ondasun edo eskubide gastuen balioak egiaztatzeko atazak, baita balioak, errendimenduak eta oinarriak finkatzeko egintzak ere hala ezarrita badago zergei buruzko arautegian.
- Salbuespen, etekin edo pizgarri fiskalak ukatzeko edo onartzeko egintzak.
- Amortizazio plan bereziak onesteko edo ukatzeko egintzak.
- Zergak ordaindu behar dituenari aplikatu beharreko zergen araubidea finkatzeko egintzak baldin eta bere pentzura diren geroko obligazioak -edo obligazio formalak- ezartzen badituzte, salbu eta Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren M. tituluko I. kapituluko 2. atalean aurretiazko administrazio loturako prozeduretarako ezarritakoa.
- Zerga-bilketako organoen jarduketetan emandako egintzak.
- Bestelako egintzak, hala ezarrita badago zergei buruzko arautegian.
Halaber, zergen gaineko zehapenak ezartzen dituzten egintzen kontra ere aurkez daitezke erreklamazioak.
PARTIKULARREN JARDUKETAK EDO ALDERAUZKETAK
Administrazioak emandako egintzez gain, erreklamazioak jar daitezke ere zergekin lotutako zergadunen zenbait jarduketaren kontra, baina horietan zergen administrazioak ez du parte-hartze zuzena izan behar. Funtsean, zergen aplikazioaren ziozko gatazkak izaten dira zergadunen artean, eta partikularren arteko gatazka horietan epaile inpartziala da FAEA. Talde honen barruan sartzen dira erreklamazioak izan ditzaketen partikularren jarduketa edo alderauzketa hauek:
- Zergak jasanarazi beharrari eta jasanarazpena izateari buruzkoak, legeetan ezarriak.
- Atxikipenak edo konturako sarrerakjasanarazteari eta jasanarazpena izateari buruzkoak.
- Enpresariei eta profesionalei dagozkien fakturak luzatu, eman eta zuzendu beharrari buruzkoak.
- Zergadunaren eta Ordezkoaren arteko harremanen ondoriozkoak.
BIZKAIKO FORU AUZITEGI EKONOMIKO-ADMINISTRATIBOAREN ESKUMENA
Badira Bizkaian eskumena duten eta nahasmendua eragin dezaketen bestelako auzitegi ekonomiko-administratiboak ere: Euskal Herriko Erregioetako Auzitegi Ekonomiko-administratiboa, Estatuaren Zergen Administrazioaren menpekoa; Euskadiko Auzitegi Ekonomikoadministratiboa, Eusko Jaurlaritzaren egituran txertatuta; eta Bilboko Auzitegi Ekonomi ko-administratiboa, Bilboko Udalaren menpekoa.
Bizkaiko FAEAren eskumeneko egintzak zein diren erabakitzeko, aurkaratutako egintza-motak bereizi beharra dago:
ADMINISTRAZIOAREN EGINTZAK
Bizkaiko Foru Auzitegi Ekonomiko-administratiboari dagokio Bizkaiko Foru Aldundiko organoek honako arlo hauetan emandako administrazio egintzen kontra jartzen diren erreklamazioak ezagutzea: zergen aplikazioa, zigorrak ezartzea, zuzenbide publikoko beste sarrera batzuen bilketa, bere ebazpenetan eginiko akatsak zuzentzea eta Bizkaiko foru zergen administrazioaren ebazpen irmoen kontra eta Bizkaiko FAEAren ebazpen ekonomiko-administratiboen kontra jarritako berrikusteko errekurtso bereziak zuzentzea.
PARTIKULARREN JARDUKETAK EDO ALDERAUZKETAK
Partikularren zergen arloko jarduketen edo alderauzketen kontra jarritako erreklamazioak direnean, Bizkaiko FAEA izango da organo eskuduna baldin eta atxikipenari edo konturako sarrerari aplikatu beharreko arautegia Bizkaiko Lurralde Historikoarena bada, edo jasanarazteko egintzen kasuan, egintza behar bezala burutu ez dela ulertzen bada, Ekonomi Itunean ezarritakoarekin bat etorriz.
ERREKLAMAZIO EKONOMIKO-ADMINISTRATIBOAK AURKEZ DITZAKETENAK
Honako hauek aurkez ditzakete erreklamazio ekonomiko-administratiboak:
- Pertsona fisiko edo juridiko zergadunak eta pertsona arau-hausleak.
- Zergen arloko egintzak, alderauzketak edo jarduketak ukitutako interes legitimoak dituen edozeinek.
Erreklamazio ekonomiko-administratiboak aurkezteko ez da beharrezkoa abokatutzako adituen zerbitzua izatea, baina nahi izanez gero, ordezkaritzaren bitartez jardun daiteke.
Halakoetan, ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentua alde interesdunak sinatzen ez duen lehenengo idazkiarekin batera aurkeztuko da, bestela, baldintza hori bete gabe ez da izapidetuko.
ERREKLAMATUTAKO EGINTZAREN BETEARAZPENA ETETEA
ETENDURA ESKAERA EGIN GABE ETA BERMERIK GABE
Erreklamazio ekonomiko-administratiboa epe barruan aurkeztuz gero eten egingo da aurkaratutako egintzaren betearazpena eta ez da etendura eskatu beharrik izango, ez eta bermerik aurkeztu beharrik ere, zerga-zorra borondatez ordaintzeko epean dagoenean edo premiamendu-probidentziaren aurkako erreklamazioa jarri denean eta betiere, bi kasuetan, borondatezko aldiaren amaieran ordaintzeko dagoen zorraren zenbatekoa 20.000 eurokoa edo txikiagoa bada.
Erreklamazioa epe barruan jartze hutsak ere eten egingo du, automatikoki eta bermerik aurkeztu gabe, zehapenen betearazpena harik eta administrazio-bidean irmoak izan arte.
ETENDURA AUTOMATIKOA BERMEAREKIN
Era berean, bide ekonomiko-administratiboan aurkaratutako egintzaren betearazpena etenda geratuko da, interesdunak hala eskatuta, baldin eta Zerga-bilketako Zerbitzuaren aurrean egintza horren zenbatekoa, eteteak sortzen dituen berandutze-interesak eta etendura eskatzeko unean bidezkoak izan daitezkeen errekarguak bermatzen badira. Etendura automatiko hau lortzeko bermeak hauek zango dira berariaz:
- Diruaren edo balore publikoen gordailua.
- Kreditu-erakunde edo elkar bermatzeko sozietate baten abal edo fidantza solidarioa, edo kauzio-aseguruaren ziurtagiria.
- Herri-administrazioekin aitortutako kredituak.
ETENDURA BESTE BERME BATZUEKIN
Erreklamatzaileak ezin dituenean etendura automatikoa lortzeko behar diren bermeak aurkeztu, etendura hori aldez aurretik nahikotzat jotzen diren beste berme batzuk emanda erabaki ahal izango da. Eteteko eskaera FAEAn aurkeztuko da, etendura automatikorako ezarritako bermeak aurkeztea ezinezkoa dela justifikatzen duen dokumentazioarekin batera, eskaintzen diren bermeen izaera eta ezaugarriak, zein ondasun edo eskubideren gainean eratuko den eta titulazio nahikoa duen pertsona batek egindako balorazioa zehaztuz. Eskaera Zerga-bilketako Zerbitzuari igorriko zaio, izapidetu eta ebatz dezan.
ETENDURA BERMERIK GABE
Salbuespen gisa, aurkaratutako egintzaren betearazpena etetea erabaki ahal izango da, bermeak salbuetsita, baldin eta betearazpenak kalte konpongaitzak edo konponezinak eragin baditzake. Kasu honetan eteteko eskaera dokumentu independente batean aurkeztu beharko da, eta horrekin batera, hori emateko beharrezko baldintzak betetzen direla justifikatzeko interesdunak egokitzat jotzen dituen dokumentuak aurkeztu beharko dira. FAEAk ez du eskabidea izapidetzeko onartuko baldin eta aurkeztutako dokumentazioan ez bada egiaztatzen konpontzen zailak edo ezinezkoak diren kalteen zantzurik dagoenik. Eskabidea ez onartzeak etete-eskaera ondorio guztietarako ez aurkeztutzat jotzea ekarriko du. Erabaki hori interesdunari jakinarazi beharko zaio, eta horren berri emango zaio zerga-bilketako organo eskudunari.
Izapidetzeko onartzeak etete-ondorioak izango ditu eskabidea aurkezten denetik aurrera, eta interesdunari eta zerga-bilketako organo eskudunari jakinaraziko zaie. Etendura ematen edo ukatzen duen behin betiko ebazpena eman aurretik FAEAk txostena eskatu beharko dio Zerga-bilketako Zerbitzuari.
Era berean, bermea aurkeztu beharrik gabe etetea erabaki ahal izango da, baldin eta interesdunak frogatzen badu ematerakoan akats aritmetiko, material edo egitatezkoa gertatu dela.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Aldatu hona: ES
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
| CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
| _GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
| MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
| HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
| MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
| SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
| SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
| SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
| SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| __Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
| __Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
| ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
| _fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
| kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
| AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
| SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
| Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
| _hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.