EZTABAIDA FOROA: ETXEKO BIRZIKLAPLENA

Gobernamendu Onaren, Herritarrenganako Laguntzaren eta Zerbitzu Digitalen zuzendaritza nagusiak etxeko birziklapenari buruzko Eztabaida-Foroa egin du. BFAk parte-hartzea bultzatzen du, gizarte zibila sektore publikoaren zereginetan inplikatzeko bide gisa, zerbitzu publikoak hobetzeko.

2024ko ekainaren 27an, Bizkaiko Foru Aldundiak Gizartearen eta Herritarren Partaidetzarako Hirugarren Foru Plana onartu zuen. Planaren jarduera-ildoen artean dago eztabaida-partaidetzan sakontzen jarraitzea.

Esparru horretan, Gobernamendu Onaren, Herritarrenganako Laguntzaren eta Zuerbitzu Digitalen zuzendaritza nagusiak etxeko birziklapenari buruzko Eztabaida-Foroa egin du. Zehazki, Bizkaiko herritarrak inplikatzeko sentsibilizazio eta informazio gehiago nola lortu izan du ardatz Foroak, herritarrak lehen mailako erronkaren eragile aktibo bihurtuz. Izan ere, klima-larrialdiaren aurkako borrokaren esparruan, etxeko hondakinen kudeaketa aurreratua eskatzen du erronka horrek, hondakin gutxiago sortzetik hasi eta birziklatu arte, jatorrian bereiztea hobetuz.

Horrela, bat gatoz ELGEko Kontseiluak Gobernu Irekiari buruz emandako gomendioekin eta Batzordeak Europako Parlamentuari, Kontseiluari, Europako Ekonomia eta Gizarte Lantaldeari eta Eskualdeetako Lantaldeari Europako Demokraziarako Ekintza Planari buruz egindako jakinarazpenarekin.

Eztabaida-foroak herritarrek parte hartzeko tresna aurreratua dira. Bertan, aukera-berdintasunaren printzipiotik aukeratutako pertsona-talde bat biltzen da gogoeta egiteko eta gomendio batzuk egiteko interes publikoko gai bati buruz. Herritarren eta Administrazio Publikoaren arteko lankidetza-ariketa da, politika eta zerbitzu publikoak hobetzera bideratua.

PARTAIDETZA PROZESUAREN DOKUMENTAZIOA