BUSTURIALDEA-URDAIBAIKO ESKUALDEKO PLAN ESTRATEGIKOA. 2 MUGARRIA

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, Eskualdeko 20 udalen parte-hartzearekin, Busturialdea-Urdaibai Eskualdeko Plan Estrategikoa (EPE) egiteko prozesua abian jarri dute. Planaren helburua eskualdean erakundeen esku-hartzea indartzea da, Busturialdea-Urdaibaiko garapen iraunkorrean eta bertan bizi diren pertsonen bizi-kalitatean eragina duten trakzio-proiektu kopuru mugatu baten bidez. Eskualdea bere osotasunean eraldatzeko gaitasun handia eta garapen sozioekonomikoan eragin handia duten proiektuak, hain zuzen ere.

Helburu hori lortzeko, eskualdearen diagnostiko integrala egiteaz gain, hainbat lan-bilera egin dira inplikatutako erakundeen, eskualdeko eragile adierazgarrien eta jorratutako gaietan adituak diren pertsonen artean.

Prozesu horren ondorioz, eskualdea eraldatzeko ahalmena duten 17 proiektu identifikatu dira, diagnostiko-fasean definitu ziren erronkei erantzuteko. Proiektu horiek 5 gai-arlotan biltzen dira:

  • Ura.
  • Mugikortasuna eta konektibitatearen hobekuntza.
  • Etxebizitza eta gizarte-kohesioa.
  • Sustapen ekonomikoa eta ehun produktiboari lotutako kalitatezko prestakuntza.
  • Aktibo natural, kultural, historiko eta identitarioei balioa ematea.

Prozesuarekin jarraituz, eta kontuan izanda Eskualdeko Plan Estrategikoak proiektu kopuru mugatu bat gauzatzera bideratuta daudela, herritarren parte-hartzea jaso nahi da. Identifikatutako proiektuak kontrastatu nahi dira, eta orain arte aintzat hartu ez diren beste begirada eta ikuspuntu berriak kontuan izan. Horretarako, eskualdean bizi diren edo eskualdearekin harremana duten pertsonen ekarpenak bildu nahi dira, proiektu horiek Busturialdea-Urdaibai eskualdean izan dezaketen onura baloratzeko.

Ekarpen horiek input gisa erabiliko dira Eskualdeko Plan Estrategikoaren azken fasean, proiektuen azken lehenestean, hain zuzen ere. Eta, azkenik, 2030erako ikuspegia duen plana lantzeko, eskualdeak dituen erronkei aurre egiteko eta etorkizunerako aukerak aprobetxatzeko.

Eskerrik asko aldez aurretik zure parte-hartzeagatik eta egindako ekarpenengatik. Ekarpenak modu anonimoan aztertuko dira, eta galdetegia ekainaren 3ra arte egongo da irekita.

Epea itxita

Identifikatutako proiektuak

Ura

  1. 1. Proiektua: ESKUALDEKO SANEAMENDU SAREA HOBETZEA, hobetzeko beharra duten hainbat udalerritan identifikatutako guneetan hainbat jarduketa eginez.
    • Saneamendu-sare nagusia hobetzea (lehen mailako sarea).
    • Muxika-Ajangiz arteko kolektore-zatia eraikitzeko proiektua.
    • Eskualdeko saneamendu-sare sekundarioa hobetzea, premia handiena identifikatu diren puntuetan.
  2. 2. Proiektua: ESKUALDEKO UR-ESKASIAREN ARAZOEI AURRE EGITEKO JARDUKETAK GAUZATZEA (ur hornidura). Azken helburua Busturialdea-Urdaibai eskualdean kalitatezko hornidura zerbitzua lortzea da, egungo defizitari aurre eginez. Horretarako, Busturialdea (zehazki, Bermeo) Mungiako Zadorra sistemako lehen mailako sarearekin lotuko litzateke hodi baten bidez, eta ondoren, Bermeo Busturialdeko gainerako sistemekin.

Mugikortasuna eta konektibitatearen hobekuntza

  1. 3. Proiektua: SOLLUBE. BI-631 ERREPIDEAREN TRAZADURA HOBETZEA BIDEBIETA ETA SOLLUBEKO GAINAREN ARTEAN. Hurrengo jarduketen bidez: egungo errepidea zuzendu eta hobetzea (gaur egun luzera laburreko eta erradio txikiko bihurgunez osatuta dagoena), tunel eta tunel faltsu bat izango dituen azpiegitura berri baten eraikuntza, hirugarren errei bat tarte batzuetan.
  2. 4. Proiektua: AUTZAGANE. BI-635 ERREPIDEA HOBETZEA MUXIKAN, Zugaztietako lotunearen eta Ariatza auzoaren arteko BI-635 errepidearen tartean istripu-tasa murrizteko helburuarekin. Errepidearen trazadura hobetzea proposatzen da, dauden bihurguneetan eta hauen ikuspenean eraginez. Gainera, oinezkoentzako ibilbide bat sortzea Oka auzotik Ariatzara.
  3. 5. Proiektua: BERMEO-MUXIKA BIDEGORRIAREN HAINBAT ZATI ERAIKITZEA, Lurralde Plan Sektorialean (LPS) zehaztutakoaren arabera.
  4. 6. Proiektua: TRENBIDEA INDARTZEA, eskualdeko gaitasun handiko garraio publiko jasangarria bihurtzeko. Horretarako zebitzuaren maiztasuna handitu, geltokiak modernizatu eta hobetu eta intermodalitatea hobetu eskualdeko eskuinaldean eskatu ahalako garraio-zerbitzu proiektu pilotu baten bidez.

Etxebizitza eta gizarte kohesioa

  1. 7. Proiektua: ESKUALDEKO AUZO KALTEBERENETAN ETA DEGRADATUENETAN ESKU HARTZEA, dimentsio desberdinetan jardunez: Kohesio soziala/Hiri eta ingurumen berroneratzea/Sustapen ekonomikoa eta enplegua.
  2. 8. Proiektua: DAGOENEKO ESKUALDEKO HAINBAT UDALERRITAN PROIEKTATUTA DAGOEN ETXEBIZITZA PUBLIKOAREN ERAIKUNTZA BIZKORTZEA. Promozio guztiak alokairu-erregimenean egingo dira. Horrez gain, eskualdeko gazteen artean etxebizitzaren arazoak aztertzeko proposamen-txosten diagnostikoa egitea.

Sustapen ekonomikoa eta ehun produktiboari lotutako kalitatezko prestakuntza

  1. 9. Proiektua: BARRUTIALDE ETA NAUTIKA ESKOLAREN INGURUKO LANBIDE HEZIKETAREN ESKAINTZA INDARTZEA, ekipamendu eguneratuetan inbertituz eta espazioak egokituz. Ikasleak teknologia berrietan trebatzeko eta haien enplegagarritasuna hobetzeko helburuarekin.
  2. 10. Proiektua: ESKUALDEKO INDUSTRIA - POLIGONO BERRIA ERAIKITZEA MUXIKAN, Busturialdea-Urdaibaiko jarduera ekonomikoetarako lurzoru-beharrei erantzuteko, 50 hektarea ingurukoa.
  3. 11. Proiektua: INAMAREN LURZATIA BERREGOKITZEA, industria-lurzoru gisa aprobetxatzeko.
  4. 12. Proiektua: EDUKI TEKNOLOGIKO HANDIKO INDUSTRIA-PROIEKTU BERRIETAN INBERTITZEA, Busturialdea-Urdaibain finkatzen direnak eta balio erantsi handiko enpresa-jarduera berriak sortzera bideratuta daudenak.
  5. 13. Proiektua: BERMEOKO PORTUAREN ERALDAKETA INTEGRALA, URDAIBAIKO EKONOMIA URDINAREN POLOA GARATZEKO. Portuaren berrantolaketa integrala eta azpiegituren modernizazioa planteatzen da, hiru eremu desberdin sortuz: aisialdirako gunea, merkataritza-gunea eta arrantza-portua. Gainera, erabiltzen ez diren portuko/arrantzako azpiegiturak berreskuratzea, berrikuntzarekin eta ekonomia urdinarekin lotutako jarduera ekonomiko berriak ezartzeko. Horretarako, ondare materiala (eraikinak berreskuratzea, Arrantzaleen Kofradia-Kofradia Zaharraren kasuan bezala) eta ez-materiala erreskatatzea, tokiko produktuei eta praktika jasangarriei lotutako gastronomia sustatuz, arreta berezia jarriz atunari eta produktu honen inguruko ekimenei eta produktu horri lotutako balio-kateari.
  6. 14. Proiektua: ESKUALDE-MAILAKO GARAPEN EKONOMIKORAKO AGENTZIA BAT ABIAN JARTZEA.

Aktibo natural, kultural, historiko eta identitarioei balioa ematea

  1. 15. Proiektua: URDAIBAIKO BIOSFERA ERRESERBAREN FUNTSEZKO PUNTUETAN INGURUMEN-JARDUKETAK. Hainbat jarduera-eremu aurreikusten dira: Erreserbako berezko habitaten ingurumena lehengoratzea, mugikortasun motela sustatzea (oinezkoentzat eta bizikletentzat) bidezidorren sarea osatuz, eta lurzoruen eta akuiferoen deskontaminazioa.
  2. 16. Proiektua: AKTIBO HISTORIKO, KULTURAL ETA NATURALETAN INBERTSIOA, HAIEN BALIOA NABARMENTZEKO. Zehazki, hurrengo jarduerak aurreikusten dira: Euskal emigrazioaren Interpretazio Zentroa sortzea Gernikan, Foruan dagoen erromatar herrixkaren hondarrak indartu eta balioetsi, Santimamiñeko Interpretazio Zentroan teknologia berritu, Kantera Gorria (Andrabide) paisaia berreskuratzea eta balioa ematea hezkuntza-, kultura- eta aisialdi-jardueretarako, eta Guggenheim Urdaibai (garapenean, entzuteko prozesuaren esparruan).
  3. 17. Proiektua: GERNIKAKO MERKATU PLAZA BIRGAITZEA, hiria, ekonomia eta gizartea eraldatzeko palanka izan dadin eta lehen sektorea sustatzeko.

PARTAIDETZA PROZESUAREN DOKUMENTAZIOA