Hedatu biltzarra, pribatutasuna eta datuen babesa Adminsitrao Publikoan

2026/10/27

Urriaren 21ean, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzak (DBEA) antolatutako II. Hedatu biltzarra egin zen Bilboko Euskalduna Jauregian. Euskal sektore publikoko datuen babeserako eta pribatutasunerako profesionalak bildu dira topaketa horretan, Administrazio Publikoko adimen artifizialaren erronka jorratzeko eta erantzunak emateko. 

Araudia betetzeari, AAren ereduei eta Administrazio Publikoko datuei buruzko hitzaldiek eta mahai-inguruek osatu dute biltzarra, eta inspirazio-iturri izan dira datuen babesari buruzko egungo esperientziak eta erronkak partekatzeko. Biltzarrean, sistemen arrisku-maila katalogatzeko balio duen DBEAren tresna aitzindariaren berri ere eman da.

Josu Llanok, Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Onaren, Herritarrentzako Arretaren eta Zerbitzu Digitalen zuzendari nagusiak "AA administrazio publikoan: arrakasta-kasuak" mahai-inguruan parte hartu du.  Honako gai hauek jorratu dira, besteak beste: Administrazio Publikoan AA bere prozesuetan erabiltzean aplikatzen diren segurtasun-protokoloak eta sistemak, inplementazio-estrategia eta lortu nahi diren helburuak.  Araudiei eta herritarren parte-hartzearen bidez araudi irekien lanketari buruz ere hitz egin da, baita benetako erabilera kasuetan lortutako emaitzen eta irakaskuntzen inguruan. 

Jardunaldi horri esker, irakaskuntzak partekatu ahal izan dira, Bizkaiko herritarrentzako zerbitzu publiko hobeak, berritzaileagoak eta seguruagoak lortzeko.

IKUSI SARRERA GUZTIAK